Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:4:4:4:3

orduan

Formari eta jatorriari erreparatuta, ordu izen arruntaren inesibo kasua da orduan. Denborazko adberbio gisa erabiltzen da (orduan(txe) ezagutu nuen) baina baita diskurtso markatzaile gisa ere, ahozko eguneroko hizkeran batez ere.

Batzuetan ez da erraza bereizten orduan noiz den izena, noiz denborazko adberbioa eta noiz diskurtso markatzailea: sintagma arrunta, denborazko aditzondoa, ala diskurtso markatzailea? Demagun adibide hau esaterako:

  • Orduan bost kilometro egin zituen korrika.

Anaïs Nin Hiru balioak izan ditzake hor orduanek:

  • Ordubetean bost kilometro egin zituen korrika” → izen sintagma
  • Egun hartan bost kilometro egin zituen korrika …” → denborazko adberbioa
  • Beraz, horrenbestez bost kilometro egin zituen korrika…” → diskurtso markatzailea

Ikus hiru balio horiek egungo idazleen testuetan:

Testuinguruak eta hizkera doinuak, ahoskerak argitzen dute aldi bakoitzean orduan zer den.

Erabilera

orduan diskurtso markatzaileaz arituko gara atal honetan. Hegoaldean nahiz Iparraldean erabiltzen da, eta batez ere kaleko hizkeran:

  • Orduan, bai?
  • Zer ari da, orduan, kexaka?
  • Ez dezala esan orduan, berak egin duela.
  • Zu ere ez zatoz, orduan?
  • Orduan, hobe duzu ez parte hartu.

Ikus liburuetatik ateratako adibide hauek:

Kokagunea perpausean

orduan diskurtso markatzailea hainbat lekutan ager daiteke perpausean:

  • Perpausaren hasieran:
    • - Zein aldetakoa? - Mundakatik urreko baso-etxe batekoa.
      - Orduan jakingozuz baserriko arazoak? - Bai jauna. (Josetxo, Etxeita, J. M.)
    • Enrike: Nola? Betiko eten bagenituen elkarganako adiskidetasunak? Aldatu da? Berriro hasi nahi du? Isabel Ez, nik behartu dut, derrigorrean dator.
      Enrike: Orduan ez dut hitz egin nahi. (Goi argi, Barriola)
    • Orduan bakeak…? (Arma, tiro, bammm!, Irigoien, J. M.)
    • -Orduan, utz nazazu bakean. (Ihesi doana eta gelditzen dena, Elena Ferrante / Miren Iriarte)
  • Perpausaren barnean:
    • -Menditarte baten sartu arren mendiyen beste aldetik ikusi; baita atxulo baten sartuta be, baita, al balitz, itxasorik sakonenaren ondarrian yarrita be, tramankuluak argiro ikusiko leuke.
      - Berorregaz orduan, ezta gauza ezkuturik munduan izango. (Bigarrengo abarrak, "Kirikiño")
    • Berez motela bada, eskolia gora-bera, beti motela.
      - Zuk diñozunetik eskolia yakitiak eztauko orduan alako alde on andirik. (Bigarrengo abarrak, "Kirikiño")
    • —Eskuara ez dakitela! Nolaz bada hori? Zuk badakizu ontsa bizkitartean!
    • —Nik, ba.
    • —Ama da, orduan, ez dakikena? (Beribilez, Etchepare, J.)
    • - Zer munta du gero, nik badezaket hek ez dezaketena? - Zato orduan, eta berehala; banoa Erregeren bilha “. (Ixtorio-mixterio, Barbier)
    • Jakizue, baina, osaba Fariqi bezala kobratuko dizuedala orduan: Raissak haur bakarra baldin badu, urrezko txanpon bat; bikiak baditu, bi; eta hirukiak balitu, hiru… (Arma, tiro, bammm!, Irigoien, J. M.)
  • Perpausaren amaieran:
    • Agian juizio gartan aldatuko ote da sentenzia len emana? Agian ongi atra zena len egonen da peligroan, edo gaizki atra zena erremediatuko da orduan? (Sermoiak, Lizarraga)
    • Nogana zuzenduko naz orduan? Marijagana? (Marijaren illa, Uriarte)
    • -Lausengariak dituzu gogoko, orduan? (Ihesi doana eta gelditzen dena, Elena Ferrante/ Miren Iriarte)

Juntagailuekin

orduan diskurtso markatzailea ager daiteke beste juntagailu baten ondoan, bi perpausen arteko lotura indartuz, juntagailu lana eginez, juntadura horri ñabarduraren bat erantsiz. Perpaus hauetan, esaterako, baina juntagailuaren ondoan doa:

Azken adibidean orduan anbiguoa da, diskurtso markatzailea nahiz adberbioa izan baitaiteke, 'une hartan' edo antzeko adiera izan dezake. Hala ere, diskurtso markatzaile balioa nagusitzen dela esango genuke.

bada diskurtso markatzailearekin ere ageri da:

Hor galderazko perpausa da; holakoetan orduan hasieran nahiz bukaeran joan daiteke.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "orduan", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3