Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:4:4:5

Kausazkoak

Kausazko diskurtso markatzaileak aztertuko ditugu atal honetan. Tradiziozko literaturan asko erabiltzen ziren hala nola, alabaina, bada eta antzekoak, baina egun, oso gutxi erabiltzen ditugu. zergatik, ordea, bizkaieraz zegaitik (ze), bizirik dago hegoaldeko hiztunen artean, baina idazleek zeren erabiltzen du haren ordez.

  • Ark etzue berzerik egiten, baizik beira ta beira egon ala nola arriturik ta ixil. (Sermoiak, Lizarraga)
  • Alabaina, Theresarekin iragaten zituen egunak aurrera zoazela, gogoz aldatu zen. (Oroitzapenak, Larzabal, P.)
  • Eta argitu bere bear, zegaitik eze munduko ur guztiak itxasoa euren artean dala, iñurri batek edateko bear direan urteak geldi geldi yoango dira bein edo bein: eze iñurriak gitxi edana gaitik, beti zer-edo-zer edaten dau; baia infernukoen neke-minak oneek guztiok yoanda bere, eztira yoango: orduan barrien barri asiko dira urte bakar bat igaro ezpailitzan legetxe. (Sermoiak, Zabala, J. M.)
  • Zeren, agertzen zaizularik, gauaren gauean, izar argi ezin argitsuago bat, han horizontean, baitakizu, hartaraz gero, norat joan eta norat jo. (Lur bat haratago, Irigoien, J. M.)

zergatik, nolatan, zer dela-eta eta antzekoei erantzuten dioten perpausak diskurtso markatzaile batez hasten dira askotan. Horiei esango diegu kausazko diskurtso markatzaile. Esan gabe doa, galdera horri erantzuteko molde gehienak menderatuak izaten direla (horietan menderagailuak agertuko dira, eta gu hemen diskurtso markatzaileez ari gara).

Kausazko diskurtso markatzaile hauek ikusiko ditugu:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Kausazkoak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3