zer galde hitzaren genitiboa da zeren, eta galdetzaile arrunt gisa erabili izan da, gehiago zeharkako galderetan:
Honela dakar Euskaltzaindiaren Hiztegiak:
zergatik bezala juntagailua nahiz diskurtso markatzailea izan daiteke zeren, eta jatorrian, zergatik bezala galde-hitza da, alegia, hitz azentuduna: zerén. Azentua galduta, erlatibo gisa jokatzera pasa zen gero. Ikus Etxepareren bertso hauek:
Diskurtso markatzaile eta juntagailu izatera ere iritsi da, atonoa, hau da, azenturik gabe.
Iparraldean beti erabili da, orain ere bai, literaturan nahiz ahozko hizkeran. Hegoaldean, ordea, ez. XVIII. eta XIX. mendeetan erabiltzen zen Bizkaian eta Gipuzkoan, zerren forma, baina gerora, ehun bat urtez, ez zen erabili euskara batua iritsi zen arte. Azken urteotan nabarmen egin du gora erabilerak, zergatik, bada, ezen… bizkaierazko ze eta gainerakoen kaltean.
Gehienetan menderagailu gisa erabiltzen da, eta orduan bait- aurrizkia nahiz -en atzizkia hartzen ditu adizkiak.
Hala ere, ikus bi adibideok:
Biak berdinak dira, baina bigarren adibidean, lehenbizikoan ez bezala, bait- menderagailua ageri da aditzean. Hor ageri den zeren hori aztertzeko bi bide ditugu: esan dezakegu lehenbiziko adibidean juntagailua dela, baina bigarrenean baitekin batera, menderagailua. Nolabait esateko, menderagailu bikoitza izango genuke, bitan zatitua; edo, esan daiteke, bietan diskurtso markatzailea dela, hau da, bi perpaus lotzen ditu diskurtso mailan, bigarren perpausa mendekoa bada ere. Gure ustez, bigarren ikuspuntu hori da egokiagoa. Kasu horretan, bigarren perpausaren kausazkotasuna bi tokitatik etorriko litzaioke: zeren diskurtso markatzailetik eta bait- menderagailutik, horrek ere pisu semantiko hori baitu gainean (betiere zentzu zabalenean: kausa, azalpena, eta abar). Halakoetan, zeren kenduta ere, besterik gabe, perpausak ez luke ezer ere galduko:
Beraz, zeren diskurtso markatzailea dela esango dugu, eta bi perpaus lokabe lotzen dituela, edo harremanetan jartzen dituela; beste batzuetan menderakuntza indartzen du, eta beste batzuetan alborakuntza garbiko egiturak jartzen ditu harremanetan:
Egungo idazleen testuetan askotan aurkituko dugu zeren bait- edo -en menderagailuekin:
zeren diskurtso markatzaile soila deneko erabilera aztertuko dugu hemen. Ikus adibide hau:
zeren horrek gobernatzen duen adizkia, hau da, perpaus nagusiaren zergatikoa adierazten duena, testuan aipamen gisa sartzen diren hitzen artean ageri da, eta ondorioz, ez dauka eraginik adizkian, zeren perpausetik kanpo dagoen elementu bat da. Ikus beste adibide hau:
Ahozko hizkeran sarri egiten ditugu halakoak, baina aipamena beste erdara batean emanez:
Axularrek horrelako adibide asko ditu:
Aipamena jaso gabe, zerenen ondoren galde perpausa txertatzen da batzuetan:
Beste batzuetan, zeren-ek gobernatzen duen adizkia aipamenik gabe ageri da, edo galde perpausik gabe (halakoetan ez dirudite bait- edo -en hartzen duten perpausetatik oso ezberdin). Ikus, Axularren pasarte luze hau, zeinetan bi zeren dauden tartean:
Horrelako adibide asko daude:
Batzuetan hori gertatzen da zerenen eta hark gobernatzen duen adizkia daraman perpausaren artean mendeko beste perpaus bat txertatu delako, baina ez beti. Adibide hauetan ez da ezer tartekatu, eta hala ere, adizkiak ez dauka ez aurrizkirik ez atzizkirik:
zeren diskurtso markatzailea denean, aurrean eta ondoan dituen testu zatiek ez dute perpausa osatzen, hau da, zerenek bi perpaus zati baino gehiago, bi solas zati elkartzen ditu. Halakoetan, zeren diskurtso markatzailea puntu eta aparte ondoren ere ager liteke:
Lehenengo adibidean diskurtso markatzailea da zeren, latinezko hitzei ematen die bidea eta adizkiak ez du menderagailurik hartzen. Bigarren adibidean zeren menderagailua da, adizkiak bait- hartu baitu. Hirugarrengo adibidean ere adizkiak -en menderagailua hartu du. Ikusten denez, zeren bigarren perpausaren hasieran agertu ohi da, diskurtso markatzaile nahiz menderagailu gisa. zort
Beste lokailu batzuekin ere ageri da zeren, esaterako, etarekin indartuta. Batzuetan, zeren eta horren adizkia bait- eta -en gabe ager daiteke:
Hala ere, zeren eta forma ager liteke bait-ekin:
zeren ezi/ezen forma ere aurkituko dugu testu klasikoetan:
lanaren aipamena nola egin...