Atal honetan azalduko da, zertan datzan birformulazioan gauzatzen den eragiketa diskurtsiboa, zer egitura duen eta zer markatzaileren (birformulatzaileren) bidez gauzatzen den.
Birformulazioa hainbat ikuspegi teorikotatik aztertu izan da. “Birformulazio” terminoa Gülich eta Kotschi-ren 1 lanetatik dator; hots, ahozko hizkuntzaren azterketatik eta testuaren hizkuntzalaritzatik eta pragmatikatik 2. Autore horiek diote hiztunak birformulazioa erabiltzen duela aurretik azaldu duen zerbait argiago azaltzeko. Lehengo ideia bera beste hitz batzuekin adierazten du, hau da, birformulatu egiten du.
Egokitasunaren 3 teoriaren ikuspegitik, hau da, enuntziatuak interpretatzeko oinarrian behar diren prozesu kognitiboak kontuan hartuz, Blakemore-k 4 dio aurretik adierazitakoa birformulatzeko erabakia honi zor zaiola: hiztuna konturatu da bere aurreko adierazpena ez dela behar bezain egokia bere helburu komunikatiboak betetzeko eta jakitun da aurretik adierazitakoa birformulatu beharra daukala bere helburu komunikatiboekiko egokitasunik beteena lortuko badu.
Ikusi dugunez, hartzaileari edo solaskideari aurreko diskurtso atala egoki interpretatzen laguntzeko gauzatzen den diskurtso eragiketa da birformulazioa. Alegia, diskurtsoa berrinterpretatzeko prozedura bat da: birformulazioaren bidez, hiztuna aurreko diskurtso atalera edo aurreko enuntziazio ekintzara itzultzen da, hura berrinterpretatzeko edo bestelako ikuspegi batez aurkezteko 5. Horrenbestez, birformulazioa da, diskurtsoan lehenago adierazitakoa bestelako hitzez adieraztea edo formulatzea. Hiztunak bere diskurtsoaren kontzientzia hartzen du eta —egin duen formulazioa guztiz gogobetegarria iruditu ez zaiolako, edo nahita diskurtsoa hala antolatu nahi duelako eta efektu diskurtsibo jakin bat lortu nahi duelako— beste hitz batzuen bidez edo ustez argiagoa den formulazio baten bidez saiatzen da adierazten hartzaileari adierazi beharrekoa.
Alde horretatik, birformulazioak funtzio ezberdina bete dezake (Blakemore 1993) planifikatu gabeko diskurtsoan (ulertzeko arazoak konpontzea) eta planifikatutako diskurtsoan (testuinguru-efektu berri batzuk sortzea).
Hiztunak berak jar dezake abian 6 birformulazio prozesua: ‘autobirformulazio’ deritzo prozesu horri:
Beste hiztun edo solaskide batek eraginda ere gerta daiteke birformulazioa (erabilera dialogikoa). Halakoetan, B solaskideak A solaskidearen adierazpena birformulatzen du. ‘heterobirformulazio’ esaten zaio horri:
Adibide horietan ikus daitekeenez, azalpenak beste era batera emateko, birformulatzaileak baliatzen ditu hiztunak.
Hauek dira birformulazioaren atalak:
birformulakizun eta atal birformulatzaile terminoak erabiltzea erabaki dugu, beste formula batzuen anbiguotasuna saihesteko.
Birformulakizuna [p] | (…) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa «transgenikorik gabeko eremu» izendatu zituen Jaurlaritzak; Gure arriskua zirkuko gizapiztien pare bukatzea da |
Birformulatzailea | alegia, hau da |
Atal birformulatzailea[q] | pertsona edo abereentzako elikagai izan zitezkeen landaketa transgenikoen aurka agertu zen [Jaurlaritza]. pentsamenduaren akrobata edo pailazo bihurtzea. |
Beraz, honelakoa da birformulazioen egitura 7:
A atala + (lokailua) + B atala |
[birformulakizuna] + [birformulatzailea] + [atal birformulatzailea] |
Atal birformulatzailea enuntziatu zati bat zein enuntziatu oso bat izan daiteke, eta askotariko kategoria sintaktikoetakoa: perpausa, izen sintagma, aditz sintagma, izena, aditza, adberbioa… Birformulakizuna ere enuntziatu zati bat zein enuntziatu oso bat izan daiteke, baita enuntziatu batzuk ere: esate baterako, laburbiltzaileen kasuan. Birformulazio esplikatiboetan, sarri egoten da kidetasun edo paralelismo funtzionala bi atalen artean, bereziki, birformulazio partzialetan; hau da, birformulakizuneko enuntziatuaren zati bat birformulatzen denean.
Diskurtsoan gehienetan agerian egoten dira birformulazioaren bi atalak, birformulakizuna eta atal birformulatzailea, baina batzuetan, bereziki, birformulatzaile urruntzaileekin, isilean geratzen da birformulakizuna. Hala eta guztiz ere, pentsa daiteke birformulatzaileek beti betetzen dutela lokailu zeregina 8; izan ere, ageriko atalak lotzen dituzte gehienetan, eta batzuetan, isildutako enuntziatu batera bidaltzen gaituzte.
Birformulazioa gauza dadin ez da ezinbestekoa birformulatzaileak erabiltzea. Badira birformulazio inplizituak ere, hau da, birformulatzailerik ez daukatenak. Hala ere, atal honetan ez ditugu aztertuko diskurtso markatzailerik gabe gauzatzen diren birformulazioak. Birformulakizunaren eta atal birformulatzailearen artean dagoen erlazioaren arabera, errazagoa, zailagoa edo ezinezkoa ere izan daiteke birformulatzailea ezabatzea 9:
Horrenbestez, birformulazioa birformulatzaileen bidez edo birformulatzailerik gabe gauzatzen den kontuan harturik, autore batzuek bi birformulazio parafrastiko mota bereizten dituzte:
Bestelako biformulazio motak (laburbiltzailea, urruntzailea, zuzentzailea) adierazten dituzten birformulatzaileek, ostera, agerian egon behar dute eskuarki, osterantzean diskurtsoaren interpretazioa ez baita berdina.
Lehenengo bi adibideetan, esate baterako, alegia eta hau da birformulatzaileak kenduta ere berdin-berdin ulertuko genuke bigarren enuntziatua:
Diskurtso markatzailerik gabe ere, ez daukagu arazorik ulertzeko bigarren enuntziatuan nolabaiteko azalpena datorrela, hau da, bigarren enuntziatua aurreko enuntziatuaren azalpen edo birformulazioa dela. Alde horretatik esan daiteke birformulatzaileak diskurtsoaren norabideaz edo orientazioaz hobeto jabetzeko bide-seinale moduko batzuk direla: adibide horietan, bigarren enuntziatuaren hasieran agertzen dira alegia eta hau da birformulatzaile esplikatiboak eta horiek argi adierazten diote hartzaileari ondoren nolabaiteko azalpena edo berrinterpretazioa datorrela.
Ikus dezagun birformulazioaren edukia zein den. Gehienetan, birformulakizunaren edukiari edo adieraziari dagokio atal birformulatzailean egiten den formulazio berria. Baina batzuetan, enuntziazio ekintza bera, esatea bera, bihurtzen da biformulazioaren helburu: horixe gertatzen da, esate baterako, hobeto esanda, hobeki esanda eta antzeko birformulatzaile zuzentzaileak edo labur esanda moduko birformulatzaileak erabiltzen direnean.
Birformulatzaileek eta diskurtso markatzaileek ezaugarri batzuk berberak dauzkate:
Baina zein dira birformulatzaileen bereizgarriak? 11:
lanaren aipamena nola egin...