Birformulakizunaren eta atal birformulatzailearen artean dagoen erlazio motaren arabera eta hizkuntzaren arabera, askotariko sailkapenak proposatu izan dira 1. Gaztelaniari buruzko ikerlanetan 2 lau birformulatzaile mota nagusi hauek bereizi izan dira:
Fuentes-ek 3, berriz, hiru azpisail hauek baino ez ditu bereizten4:
Gainerakoak birformulatzaileetatik kanpo uzten ditu:
Aurreko sailkapenak uztartuz, euskarazko birformulatzaileak bost sailetan banatuko ditugu SEGen:
Izan ere, enuntziatu bat birformulatzerakoan, hau da, berriz azaltzerakoan, modu askotan berrinterpretatzen da aurreko diskurtso atala:
Horiek horrela, hauxe da birformulatzaileen eginkizuna: enuntziatuen edo diskurtso atalen arteko lotura gauzatzea eta haien artean zer-nolako erlazio semantiko-pragmatikoa dagoen agerian uztea: azalpena, zehaztapena, laburbilketa eta berrausnarketa, urruntzea eta zuzenketa. |
BIRFORMULATZAILEAK | |
---|---|
Esplikatiboak | alegia bestela esanda beste era batera esanda… beste modu batera esanda… beste hitz batzuetan (esanda)… beste hitzetan (esanda) erran nahi baita… hau da hots |
Zehaztaileak (“de concreción”) | hurrenez hurren zehatz esanda/esateko… zehatz-mehatz zehatzago esanda/esateko… zehazkiago… |
Laburbiltzaileak (“recapitulativos”) | |
Laburbiltzaile hutsak | labur esanda/esateko… laburbilduz, laburbilduta… hitz batean/batez hitz batean esateko hitz bitan esateko hitz gutxitan… |
Berrazterketa edo berrausnarketa adieraztekoak (“de reconsideración”) | azken batean/baten/batez azken buruan azken finean |
Urruntzaileak (“de distanciamiento”) | dena dela dena den… edonola ere edozein kasutan (ere) edozein modutan (ere)… esanak esan hala ere hala eta guztiz ere nolanahi den nolanahi ere… |
Zuzentzaileak (“de corrección”) | (edo) hobeto/hobeki are hobeto are hobeki… barkatu, barka bestela esanda egia esanda hobeto esanda… zer diot? |
lanaren aipamena nola egin...