Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:5:3:1

Esplikatiboak

Gaurko euskara estandarrean, hiru hauek dira (alde handiz, gainera) birformulatzaile esplikatibo erabilienak1:

Askoz gutxiago erabiltzen dira beste hauek:

Lexikalizazioa

Birformulatzaile horien lekikalizazio maila ez da berdina: erabilienak eta tradizio zabalena dutenak (alegia, hau da, hots, erran nahi baita), guztiz finkatuta daude hiztegian esapide diskurtsibo gisa; gainerakoak ez daude hain finkatuta, sintaxi gorabeherek erakusten dutenez, eta horrek esan nahi du gramatikalizatze- eta lexikalizatze-bidean daudela:

  • Eta biloa tente omen zegoen bernako azalean, bere besoetan bezala; alegia, izuak hartuta balego bezala hura ere. (Gorde nazazu lurpean, Saizarbitoria, R.)
  • Haurrek beraiek ere sumatzen dute ipuina konplexua, aberatsa edo nahasia dela, hau da, mezu diferenteak gordetzen dituela, eta horregatik interesatzen zaie. (Zortzi unibertso, zortzi idazle, Urkiza, A.)
  • Horrelaxe iristen gara Jainkoaren, hots, Sortzailearen, existentzia frogatzera. (Alderraien gidaria, Mose ben Maimon / Kintana, X.)
  • Eta ondorioz, ez da bata bestearen kausa izaten ahal; erran nahi baita, ez duela batak ekoizten ahal bestea. (Etika, Spinoza / Xarriton, P.)
1 Birformulatzaile bakoitzean klik eginez informazio zabala eskuratuko duzu EHUren EUDIMA datu basean.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Esplikatiboak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3