Birformulatzaileek kokaleku ezberdina hartzen dute perpausean, birformulazioa partziala (aposatua) eta erabatekoa (aposatu gabea) denean. Erabateko birformulazioan, atal birformulatzailearen hasieran jartzen dira ia beti birformulatzaile esplikatiboak:
Hala ere, alegia birformulatzailea atal birformulatzailearen amaieran ere joan daiteke birformulazio erabatekoetan, bi enuntziatuak laburrak baldin badira:
Tartekatuta ere ageri da birformulatzaile esplikatiboa —sartzen duen perpauseko osagai baten (beheko adibidean, mintzagaiaren) eskuinean—:
Birformulazio partzialetan (aposatuetan), berriz, hainbat jokamolde ikusten da. Egungo euskara estandarrean, esaterako, atal birformulatzailearen hasieran jartzen dira ia beti birformulatzaileak, hau da, hots eta erran nahi baita birformulazio aposatuetan:
Iparraldeko tradizioan, birformulazioaren amaieran ere ageri da hots, iruzkin aposatua gaineratzen duenean batez ere 1.
Esan dugu lehen ere, alegia birformulatzailea atal birformulatzailearen hasieran nahiz bukaeran ager daitekeela:
hots birformulatzailearen kasuan, Iparraldeko eta Hegoaldeko tradizioak ez datoz guztiz bat. Iparraldean, zenbaitetan —iruzkin aposatua gaineratuz agertzen denean, batik bat— birformulazioaren amaieran ere agertzen da, bai lehen eta bai gaur 2:
Gainerako birformulatzaile esplikatiboak (beste era batera esanda, beste modu batera esanda, bestela esanda, beste hitz batzuetan/batzuekin (esanda)) gutxitan erabiltzen dira birformulazio partzialetan, eta gainera, halakoetan atal birformulatzailearen hasieran ageri dira gehienetan:
lanaren aipamena nola egin...