Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:5:3:2

Zehaztaileak

Birformulatzaile zehaztaileen bidez, hiztunak zehaztu egiten du aurreko diskurtso-unitatean adierazitakoa; birformulatzailearen bidez sartzen duen elementuak (dela enuntziatu osoa, dela enuntziatu zati bat) aurreko segmentu baten edukia zehazten du. Zuzenketa-birformulazioan ez bezala, zehaztapen-birformulazioan atal birformulatzaileak ez du baliogabetzen birformulakizunean emandako informazioa, egiazkoa eta zuzena baita informazio hori, osatu egiten du edo zehaztu. Ikus dezagun adibide hau:

  • -GURE semeaz hitz egin aurretik, beharbada egokiago izango da neure buruaz zer edo zer kontatzen badizut; edo, zehatzago esanda, neure eskuaz. (Vikingoen sorterrira, Mendiguren Elizegi, X.)
Birformulakizuna neure buruaz zer edo zer kontatzen badizut
Atal birformulatzailea edo, zehatzago esanda, neure eskuaz

Adibide horretako birformulakizunean, norbaitek bere buruaz modu orokorrean hitz egingo duela adierazten du, eta, atal birformulatzailean, bere gorputz parte jakin batez hitz egingo duela zehazten digu (osoa > zatia); beraz, bere buruaz arituko da. 1

Birformulatzaile zehaztaileak

1 Del Sazen (English discourse markers of reformulation, 2007) sailkapenaren arabera, esandakoa birformulatzen da kasu horretan.
2 birformulatzaile bakoitzean klik eginez informazio zabala eskuratuko duzu EHUren EUDIMA datu basean

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Zehaztaileak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3