Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:5:3:2:4

Birformulakizunen sintaxia

Birformulatzaile asko bezala, birformulakizunak modu askotakoak izan daitezke sintaxi-egiturari dagokionez: izen-sintagmak, adjektibo-sintagmak, postposizio-sintagmak, perpaus osoak, mendeko perpausak, sintagma-zatiak… Atal birformulatzaileak ere askotariko egitura izan dezake, baina birformulakizuna eta atal birformulatzailea kategoria berekoak izan ohi dira askotan. Karl R. Popper Bestalde, birformulatzaile zehaztaileak gehienetan bakarrik erabili ohi dira, baina batzuetan, juntagailuen ondoren azaltzen dira (eta, edo, edota, baina…):

  • Baina ez da hori bakarrik; baizik eta, hobeto esanda, konbentzio natural bat, hots, gizakiaren izaeran oinarritzen den, edo, zehazkiago, gizakiaren natura sozialean oinarritzen den konbentzio bat da. (Gizarte irekia I, Karl R. Popper / Josu Zabaleta)

hurrenez hurren birformulatzailearekin ere, batzuetan, perpaus bereko sintagmetako elementuen artean ezartzen da korrelazioa, nolabaiteko erlazio anaforikoa, baina beste askotan, perpaus alboratu edo juntatuetako sintagmetako elementuen artean ezartzen da korrelazioa:

  • Adanen mitoan eta Faustorenean, ezaguerak ez dezake eraman gaizkira baino; sugea eta deabrua dira, hurrenez hurren, haren ikur.(Sagua, eulia eta gizakia, François Jacob / Garzia, Juan)

Aurreko adibideetan ikusten denez, birformulakizunak eta birformulazioak kasu-marka eta numero bera izaten dute maiz; baina, berez, ez dute komunztadura sintaktikoa gorde beharrik: aski da elkarrekin identifika daitezkeen elementuak izatea.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Birformulakizunen sintaxia", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3