Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:5:3:2:5

Puntuazioa

Birformulatzaile zehaztaileek, atal birformulatzailearen hasieran doazenean, koma izaten dute ondoren, eta aurretik, koma edo beste puntuazio-zeinu zorrotzago bat (puntu eta koma, puntua, bi puntu). Tartekatuta doazenean, koma artean joaten dira oro har. Atal birformulatzailearen bukaeran doazenean, berriz, aurretik koma jarri ohi da.Bill Bryson

  • Ikusi zuen, bestalde, izarrek, kolapsoraino uzkurtuz gero, bero-kantitate izugarria askatu beharko luketela; hain zuzen, 100 milioi gradu edo gehiago, nukleosintesia deritzon prozesuaren bidez elementu astunagoen sorrera abiarazteko nahikoa (Ia denaren historia labur bat, Bill Bryson / Ixiar Iza)
  • Garabietan - garabien pean, zehatz esanda - lan egiten hasi zen, karga eta deskargan. (Belarraren ahoa, Cano, H.)

Birformulatzailearen aurretik puntua azaltzeak ez du esan nahi, nahitaez, perpaus beregain bati sarrera ematen dionik; izan daiteke birformulakizunari erreferentzia zehatza emango dion perpausetik beherako osagaia ere, edo mendeko perpausa.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Puntuazioa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3