Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:5:3:3

Laburbiltzaileak

Birformulatzaile laburbiltzaileen bidez, aurreko diskurtso-atalean adierazitakoa laburbildu egiten da atal birformulatzailean. Gaztelaniazko lanetan egin diren sailkapenak kontuan hartuta, euskarazko laburbiltzaileak bi sailetan banatu ditugu1:

  • laburbiltzaile hutsak (“recapitulativos”)
  • berraztertzaileak (berrausnarketa adieraztekoak, “de reconsideración”).

Laburbiltzaile guztien balio nagusia laburpena edo sintesia da, hau da, laburbildu nahi den testu zati, paragrafo, esaldi edo egiturari bidea egiten diote. Birformulatzaile laburbiltzaile hutsak baliokideak dira eta gauza bera gertatzen da berraztertzaileekin ere. Bestalde, birformulatzaile berraztertzaileen ezaugarria da, hausnartu ondoren, hiztunak beste ikuspegi batetik ematen duela birformulakizunean adierazitakoa.

1 EHUren EUDIMA datu basean ez dira bi azpimultzo hauek bereizten, laburbiltzaileen artean jasotzen dira denak

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Laburbiltzaileak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3