Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:5:3:3:1:1

Kokagunea

Aurreko adibideetan ikusi denez, birformulatzaile berraztertzaileak atal birformulatzailearen hasieran agertzen dira gehienetan; batzuetan, tartekatuta, eta bakanago, atal birformulatzailearen amaieran:

  • Bere merkantzien prezio merkea da Txinako harresi guztiak eraisteko, tribu barbaroen atzerritarrarenganako gorroto setatiena errendiarazteko erabiltzen duen artilleria astuna. Behartu egiten ditu nazio guztiak burgesiaren produkzio-modua berenganatzera, hondoa jo nahi ez badute; behartu egiten ditu beren baitan zibilizazioa onartzera, hau da, burges izatera. Hitz batean, mundu bat sortzen du bere irudi propiora. (Karl Marx - Idazlan hautatuak, Karl Marx / Mendiguren Elizegi, X.)
  • Kamerungo ipar-mendebaldeko nekazari txikiak teknika zaharrak ari dira erabiltzen izurrite eta gaixotasunei aurre egiteko. Pestizida kimikoak, labur esanda, eskuragaitzak dira urruneko lurralde haietan, garestiak ere badira eta gaur egun badakigu ingurugiro eta osasunerako zer-nolako arriskuak dituzten. Askotan, tokian-tokirako garatutako metodoak dira nekazari txikiek duten irtenbide bakarra, baina horretarako, nork sustatua behar dute eta metodoak zientifikoki frogatu beharra dago. (“Nekazari txiroen borroka”, Elhuyar aldizkaria, Wongibe, Emmanuel)
  • Eta une gaizto batez esatekotan egon nintzaion, baietz, galdera hark bazuela erantzun zehatza; alegia, aitaren sena eta, oro har, gure izana, aitak berak oraindik estuki heltzen zion poltsa koloredun hartan bertan zegoela. Bai, poltsaren barrukoaren parekoa ginela, hitz gutxitan. Ez nion ezer esan, baina. Poltsa zabor-edukiontzi batean ezarri ondotik, isil-misilka itzuli ginen etxera; nork bere pentsakizunetan murgilduta, nork bere ezinegon pisutsua ahalik eta arinen bizkar gainean eramanez, senik gabeko gorputz haren beso banari helduta. (Patata soro bat, Josetxo Azkona)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Kokagunea", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3