Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:5:3:3:1:3

Puntuazioa

Aurreko adibideetan ikusi denez, diskurtso-markatzaileekin ohikoa den puntuazio-eredua erabiltzen da birformulatzaile laburbiltzaileekin:

  • atal birformulatzailearen hasieran doazenean, ondoren koma bat hartzen dute eta aurretik koma edo puntuazio-zeinu zorrotzago bat (puntu eta koma, puntua, bi puntu)
  • tartekatuta doazenean, koma artean joan ohi dira.
  • atal birformulatzailearen bukaeran doazenean, aurretik koma jarri ohi da.

Hizkuntza idatzian

Batez ere hizkuntza idatzian erabiltzen dira birformulatzaile laburbiltzaileak (laburbilduz, labur esanda, hitz batean…), eta zehazki erregistro zainduan eta bereziki azalpenezko diskurtsoari lotuta. Bestalde, laburbiltzaile guztiek ez dute tradizio bera, eta ez daude neurri berean lexikalizatuta: laburbilduz (laburbilduta), esaterako, asko zabaldu da egungo euskaran birformulatzaile gisa, baina ez du tradizio luzerik. hitz bitan esateko birformulatzaileak ere esapide berria dirudi eta oso gutxitan ageri da testuetan, are gaurko euskaran ere.

  • laburbilduz hitzak 2.381 agerraldi dauzka Egungo Testuen Corpusean.Gerardo Markuleta
  • hitz bitan esateko esapidearen oso adibide gutxi aurkitu ditugu:
    • Hitz bitan esateko, c eta qu baztertu eta z eta k hobetsi zituen; g eta gu bereizi beharrean, beti g erabiltzea erabaki zuen, eta berak, bere kabuz, hots bustietan tileta erabiltzea proposatu zuen: ñ bezala, l - eta t, eta baita s ere - […] (Euskara batua, Zuazo, K.)
    • Hitz bitan esateko: giza grinen frogabide, horixe duzu zubia. (Trapuan pupua, Perurena, P.)
    • Howard eta biak eta Miles elkarrekin egongo ziren Udalean; zoragarria izango zen, hitz bitan esateko, zora-garria. (Eserleku hutsa, J.K. Rowling / Estibaliz Lizaso)
    • Hitz bitan esateko, nortasun paradoxikoa daukak. (Sumisioa, Michel Houellebecq / Gerardo Markuleta)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Puntuazioa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3