Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:5:3:3:2:2

Kokagunea

Perpausean hiru lekutan ager daitezke birformulatzaile berraztertzaileak:

  • atal birformulatzailearen hasieran eta tartekatuta agertzen dira gehienetan;
    • Ekonomia-zientzian, eztabaida da nagusi; azken batean, hauxe baita bi adituk auzi jakin bati buruz erabat kontrajarriak diren teoriak defendatuz Nobel saria lortzea posible den jakintza esparru bakarra (zientzien alorrean behintzat). (Txanponaren bi aldeak, Iñaki Heras)
    • Azken buruan, zakurra ezaguna da, eta zaunkak eta ustezko erasoa egunerokotasunaren keinutxoak besterik ez dira. (Irlak, Agustin Arrieta Urtizberea)
  • eta, gutxiago, amaieran:
    • Zure amaren uste okerrak sumatu ditut hor: uste oker horiei men egiteagatik, badu zenbait denbora ezaxolatua nintzela gizon zinez atsegin, egungo egunean nire alde dena egiten ari den horrez; zure amak bereizi gaituenez geroztik, gu elkartzeko lanean ari baita azken finean. (Harreman arriskutsuak, Choderlos de L./ Muñoz, J.)
    • Greziako literatura irakasten zuen lankide batek azaldu zidanez, Kasandraren mitoa erabiltzeko modu hori bitxia zen azken batean. (Sumisioa, Michel Houellebecq / Gerardo Markuleta)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Kokagunea", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3