Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:5:3:3:2:3

Sintaxia

Sintaxiari dagokionez, gehienetan perpaus bati ematen diote bidea laburbiltzaile berraztertzaileek. Dena dela, zenbaitetan sintagma bati ere laguntzen diote. Ikus orain datozen bi adibideak:

  • Lagapen ordaintzaile orok bezala, lagapen horrek bi forma hauetako bat har dezake: 1) Pro soluto: lagapen bidez, lagapen-hartzaileak kreditua ordaindutzat jotzen du. Azken batean, kreditua ordainketan ematea da. (Zuzenbide zibila: obligazio-zuzenbidea eta erantzukizun zibila, Leire Imaz, EHU)Steven Pinker
  • Eta erabakitzeko moldeari buruz desadostasuna baldin badago, orain Espainiako Gorteen eta Eusko Legebiltzarraren artean gertatuko den bezala, Estatuak koakzio mekanismoekin egiten du mehatxu. Indarkeriarekin, azken batean. ( Berria)

Juntagailuekin eta lokailuekin batera ere agertzen dira birformulatzaile berraztertzaileak:

  • Kasu horietan aditzoinak ez du kontsonanterik amaieran, eta, beraz, ezin dugu araurik ezarri. Ondorioz, entzuten dugunak atzizkiak hiztegi mentalean duen forma garbi eta aldagabea izan behar du, hau da, d hotsa. Hizkuntzalaritza modernoaren aurkikuntza nagusietariko baten froga ederra: alegia, azken buruan ahoskatzean izango duenaz bestelako forma batean gorde daitekeela morfema bat buruko hiztegian. (Hizkuntza-sena, Steven Pinker / Garikoitz Knörr, EHU)
  • Ez da posible askatasun nazionalaren eta justizia sozialaren alde borrokatzea, dio jatorrizko ETAk, ez badugu onartzen unibertsala pentsamenduaren oinarri dela eta azken batean gizadi osoa dela gure arazoa. (ETAren hautsa, Joseba Zulaika)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Sintaxia", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3