Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:5:3:3:2:5

Tradizioa

Tradizio zabala dute egungo euskaran hiru birformulatzaile berraztertzaileek: azken batean, azken buruan, azken finean. Adberbio (“al final”, “azkenean”) nahiz markatzaile (“a fin de cuentas”) funtzioarekin jasota daude OEHn.

  • a) Al final, en el último momento. v. AZKENEAN, AZKEN BURUAN. Gure gauzez ordenatu, oso giren artian, / gero eztugun egiteko hezaz azken finian. (Linguae Vascomun Primitiae, Etxepare)
  • b) A fin de cuentas. Ez ote zuten azken finean hangoek guk […] idazten genuen baino hobeki […] idazten. (1983). (Idazlan guztiak, Mitxelena, K.)

Egungo euskaran asko erabiltzen dira, askotariko testuetan, baina, bereziki, azalpenezko diskurtso zainduan (idatzian zein ahozkoan).

  • Konovalenkok berak uste zuen hau gertatzen zela, azken finean, Suedia bezalako gizarte ireki eta demokratikoek nazka ematen ziotelako. (Beltzaren koloreak, Alonso, J)
  • Hori zen nire tragedia, nire kezkaren iturria, azken buruan, nire drama, ni gizon ona nintzelako, edo gizon ona izan nahi nuelako, justizia-nahia zuen gizona. (Irlak, Agustin Arrieta Urtizberea)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Tradizioa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3