Erabiltzaile Tresnak


morf:5:21:5:3:4:2

Ezaugarri orokor batzuk

Kokagunea

Kokaguneari dagokionez, gehien-gehienetan, atal birformulatzailearen hasieran erabiltzen dira birformulatzaile urruntzaileak; batzuetan, tartekatuta; eta, nekez, amaieran.

Sintaxia

Sintaxia hartzen badugu kontuan, gehien-gehienetan perpaus bati egiten diote bidea birformulatzaile urruntzaileek. Dena dela, zenbaitetan sintagma bati ere laguntzen diote. Ondoko adibide hauek erakusten dute hori:Itziar Alkorta

  • Zure aurretik gure ikasle izandakoei galdetu beharko litzaieke emaitza nolakoa izan den eta, benetan, gure trebakuntzak hobera egin ote duen urte horien buruan. Edonola ere, uste dugu, badela garaia, urteotan landu eta orrazten saiatu garen “klaseko apunte” hauek euskarri txukun batean jarri eta zuri eskaintzeko. ( Zuzenbide Zibileko ikasgaiak, Itziar Alkorta)

baina eta eta juntagailuekin ere agertzen dira:

  • Azkenean soinu edo hitz edo dena delako horiek grabatu eta Iñigo nire lagunari eramango nizkiola erabaki nuen: filologoa da, eta hizkuntza asko daki. Nire eskaerak harritu egin zuen (ez nion azalpen handirik eman), baina zinta entzungo zuela agindu zidan. Biharamunean deitu zidan: “Alemana dela esango nikek, baina oso aleman arraroa, edonola ere. Yiddisha, agian; badakik: ekialdeko juduen dialektoa. Baina ez diat gauza handirik ulertu”. Aparatua kaxa baten barruan eman zigutela gogoratu nuen orduan, eta, bizkor, argibideen papera eskuratu nuen. (Itzalak, Zaldua I.)

Puntuazioa

Puntuazioari dagokionez, atal birformulatzailearen hasieran doazenean, ondotik koma dutela eta aurretik koma edo puntuazio-zeinu zorrotzago bat (puntu eta koma, puntua, bi puntu) eman ohi dira birformulatzaile urruntzaileak. Tartekatuta doazenean, koma artean, oro har. Eta atal birformulatzailearen bukaeran doazenean, aurretik koma jarri ohi da.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Ezaugarri orokor batzuk", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3