Erabiltzaile Tresnak


morf:5:3:2

Mugatzaileak

Euskal determinatzaileen artean mugatzaileak eta zenbatzaileak daude. Ondoko adibide hauetan ikusten dugu hori:

  • etxea ERRATZURIZ BASERRIA, ARIZKUN
  • etxe hori
  • bi etxe

Lehenbiziko adibidean “a” mugatzailea dugu; bigarrenean “hori” erakuslea eta hirugarrenean “bi” zenbatzailea. Sail honetan sartzen dugu “partitiboa” deitzen den hori ere, banaketa osagarrian baitago mugatzailearekin:

  • ez duzu dirurik
  • baduzu dirurik?
  • badu gero horrek dirurik!

Partitiboa ere sail honetan

Gramatikari guztiek azpimarratu dutenez, partitiboa ezezkoetan eta galderazkoetan ageri da, eta batzuetan baiezkoetan ere, azkeneko adibideak ikusten den gisan. Baina perpaus hori oso markatua da, enfatikoa. Nekez entzungo diogu norbaiti “*menditik ederki ikusten da hondartzarik” edo holako zerbait. Partitiboaz kasuen sailean hitz egiten da, baina hemen ere sartu behar da, eta horregatik ematen da horren berri atal honetan.

Mugatzaileen aurkezpena

Beraz, SEG-en artikuluaz hitz egingo da, egungo artikulua, eta nola ikusi duten euskal gramatikariek artikuluaren gaia XVII. mendetik aurrera. Horrekin batera zenbatzaileak (kuantifikazioaren kontua) eta partitiboa. Hori da hemendik aurrera ondoko artikuluetan ikusten dena.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Mugatzaileak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3