Partitiboak –ik forma du kontsonantez amaitutako oinarriari gaineratzen zaionean (bihotz-ik), eta r epentetikoa tartekatzen da bokalez amaitzen denean (buru-r-ik).
Euskal gramatika askotan kasutzat hartu izan da partitiboa, eta horregatik zerrendatu dugu hemen, irakurleak kasuen atalera jo dezakeelakoan informazio bila. Alabaina, partitiboa, gure ustez, ez da kasua, determinatzailea baino, eta iritzi berekoak dira oraingo gramatikari gehienak, hala nola, Trask (2003) edota Goenaga (2009). Traskek (2003: 124) egokiro dioenez, ezin daiteke kasutzat hartu ezin baitzaio determinatzailea daraman izen sintagma bati egotzi (ikus lehen adibidea). Horregatik, determinatzailetzat hartzen du, nahiz eta berezia dela dioen, ezin baitu bere ondotik beste inongo kasu markarik jaso (ikus bigarren adibidea).
*egunkari-a-rik vs. egunkari-a-Ø, egunkari-a-k, egunkari-a-ri