Erabiltzaile Tresnak


morf:5:3:3:1:12

Adjektibo biderkatzaileak

Zenbatzaileei –kun eta –koitz atzizkiak erantsiz adjektibo biderkatzaileak sortzen ditugu:Itzulpen eta argitalpen zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa da Bakun

  • bat + -kun > bakun, bat + -koitz > bakoitz
  • bi + -kun > bikun, bi + -koitz > bikoitz
  • hiru + -kun > hirukun (edo hirurkun), hiru + -koitz > hirukoitz

Aniztasuna ere horrela adierazten da: r dardarkari soila da eta rr, berriz, dardarkari aniztuna.

bakun

Bakun hitzak esanahi bat baino gehiago dauzka, hala erakusten du Euskaltzaindiaren Hiztegiak.

  • Lehenik eta behin, sinplea edo elementu bakarrekoa den zerbaiti egiten dio erreferentzia:
  • Beste batzuetan, eta pertsonei dagokiela, xaloa esan nahi du, tolesdurarik gabeko norbait:
  • Ulertzeko erraza den zerbait, edo konplikatua ez den zerbait ere adieraz dezake:
    • Esan nahi nukeenaren erakuskari hitz zerrenda hau dakart hona, hitz bakoitzaren egitura hurrengoarena baino bakunago agertzen delarik: gu, gau, gaur, antz, geurtz. (Idazlan guztiak, Mitxelena, K.)
  • Bakartasuna ere bai:
    • Jendea, “masak”, dira egiazko protagonista, ez izaki bakun batzu. (Idazlan hautatuak, Mitxelena, K.)
  • Bereizi den norbait edo zerbait:
    • Elizatik athera diren bilkuia bakhunak mendetan ez ditezke yar gathe berean, higateko Apostoluen egunetarat, katoliko izenarekin. (Eskaraz egia, Hiribarren, J.M.)
  • Edo aski berezi eta bakarra den zerbait ere:
    • Ezkontza, emazte bakhunekoz bertzeak, hemen bakhanak dira, eta etxeko bi lagunek elgarren enganatzea, oraino bakhanagoko den gauza. (Fedearen Propagacioneco Urtecaria edo Fedearen Propagacioneco berriac urteca ematen dituena)

bakoitz

Bakoitz hitzak ere adiera bat baino gehiago dauka.

Honetaz informazio gehiago Izenordainen atalean.

bikoitz, hirukoitz...

Bikoitz, hirukoitz… bezalako hitzak ere hainbat adieratarako erabil daitezke:

bikun

Bikun hitzak “bi aldiz zerbait” adierazi nahi du, bikoitza den zerbait alegia. Ikus adibide klasikook:

  • Bihurturen diotet beren gaixtakeria eta bekhatuen sari bikhuna. (Diccionario manuscrito vasco-frances, Duvoisin)
  • Ni, aldiz, negurtzen ari naiz, eta biribil erantzuten dut, zentzu atzarrieri entziñik, ua bakuna dala, au bikuna, irautez naski. (Augustiñ Gurenaren aitorkizunak, "Orixe")
  • Gaurko adibideak hemen:
    • Ezker aldeko miradore bikunean, inor ez begira; ezta Xotera anderea ere, hainbestetan hantxe, kuxkuxero, ikus-min. (Putzu, "Txillardegi")
    • Irristatzeko pistaren aldetik kezkarik gabeko barre bat iritsi zen leiho bikunetik zehar. (Zazpi urkatuak, Leonid Andréiev / Jose Morales)
    • Gero, metamorfosi bat dakarrelako berekin: likidotatik lurrunetara (ikusezin), eta lurrunetatik atzera berriz likidotara; baina bide bikun horretan, gora eta behera, purutasuna erdiesten da, tasun anbiguo eta liluragarria, zeina kimikatik hasi eta oso urrun heltzen baita. ( Sistema periodikoa, Levi, P. / Garzia, Juan)

hirutik gorakoak

Hirutik gora zailagoak dira adjektibo hauek: hirukoitz erabiltzen da, baina laukoitz-ek, ordea, askoz ere lekukotasun gutxiago du. Gauza bera gertatzen da hirukun eta laukun hitzekin.

  • hirukoitz, mota bereko hiru osagaiz osaturiko zerbaitez ari garela:
    • Adibide klasikoak:
    • Gaurko adibideak:
    • Eta, beheraxeago, letra larritan, goiburu hirukoitz hau: ¡Cristo vence! ¡Cristo reina! ¡Cristo impera! (Putzu, "Txillardegi")
    • Ikuskizunak aurrera egingo badu, jauzi bikoitz zena hirukoitz bihur dadin eskatzen du publikoak. (Hogeita bina, Egaña, A.)
  • hirukoitz, sabelaldi berean jaiotako hiru senide edo umeetako bakoitza:
    • Adibide klasikoak:
    • Daukadazan alabak dira bikotxak, edo batera jaijuak, ta etzara onegaz zurtuko zu, dakizulako izan oi diriala nosbait irukotxak bere. (Peru Abarca, Moguel, J. A.)
    • Anai iruki edo irukoitzak dira. (Usandizaga,Garitaonandia, B)
  • hirukun, laukun

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Adjektibo biderkatzaileak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3