Erabiltzaile Tresnak


morf:5:3:3:1:5

Zenbatzaileak eta kuantifikazio izenak

Baso bat ur, bost litro ardo eta holako esamoldeak osatzen ditugu zenbatzaileez baliaturik. Holako moldeak kuantifikazio izenak dira, hau da, zerbait mugatzeko, zehazteko… erabiltzen ditugu: bost litro ardo erosi zuen entzuten badugu, badakigu ardoa erosi zuela norbaitek eta badakigu, gainera, zenbat ardo erosi zuen: bost litro. Izenaren atalean aztertzen dira xeheki holako moldeak. “Neurri izen” esan diegu atal hartan. Jatorriz izena, litro hitza, zenbatzailearen ondoan (bost litro) jarririk, muga elementu bihurtzen da.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Zenbatzaileak eta kuantifikazio izenak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3