Erabiltzaile Tresnak


morf:5:3:3:1:6

Balio enfatikoa duten zenbatzaileak

Euskaraz erabiltzen ditugun zenbatzaile batzuek balio enfatikoa dute. Horiek ikusiko ditugu hemen.

Plural adierarekin

Batzuetan plurala adierazten dute. Lafittek bi, bortz, zazpi, hamaika, hogeita bortz, ehun eta mila aipatzen ditu. Hainbat esapide egin aurkituko ditugu balio enfatiko horrekin. Zuberoan biga bostetan ere erabiltzen da:

  • Gauza oiek guziak egiten begira zegoan, zorigaitzean, Saulen morroi kutun Doeg zeritzan, eta bost negar gero eragin zituena. (Testamentu Zarreco eta Berrico condaira, Lardizabal)
  • -Santakrutz apaiza kupidagabea dela entzun izan dut hamaika aldiz - esan nion orduan - baina Lizarraga “beatoa” ere, ez da askoz leunagoaøø.! (Putzu, "Txillardegi")
  • Bereak eta bost esan dizkiotzu Trapu zar orri! Nik ez dakit gure aita nola fio dan orretzaz. (Jokua ez da errenta, Labaien, A. M.)
  • Konradek bereak eta bi egiten zituen oreka eta segurtasuna aurkitzeko, bere gorputzak gaitasun herentzia genetikoaren oroimena falta zuen horretarako. (Azken hitzordua, Sandor Marai / Olarra, X.)
  • Ez nuen inola ere ulertzen, mila bider saiatuta ere: (Hauts bihurtu zineten, Igerabide, J. K.)
  • Gizakiarentzat mila aldiz onuragarriagoa da, gabetze hori gogo onez eta apaltasunez onartzea, norberaren gogoz lortuko lukeen guztia baino, dela Jainkoari, dela gizakiari dagozkienetan. (Mistika liburuak, Eckhart - Tauler / Lekuona, J. M.)
  • Bi bertso paratuko ditut.
  • Bai eta bost!
  • Agur eta erdi.
  • Kestione horrek merezi ditu hameka pentsamendu eta hogoi-ta-bortz gogoeta. (Murtuts eta bertze, Lafitte, P.)
  • Biga bostetan eran deiat. (Erderakadak, Garate, G.)

mila esker

Mila hitza erabiltzen da eskerrak emateko:

  • Mila esker.
  • Esker mila
  • Esker mila anitz.
  • Etxean ontsa zaizte beti? ERREMUNDEGI: Badugu osasuna Iñaxi, eskermilla anitz, eta zuek? IÑAXI: Gu ere azkar gaude Jainkoari esker. (Muga, Labaien, A. M.)

hamaiketako, hamarretako

Euskaraz asko erabili izan dira hamaiketako eta hamarretako hitzak. Goiz erdian egiten zen otorduari esaten zitzaion. Egun ere erabiltzen dira:

  • Adibide klasikoak:
  • Gaurko adibideak:
    • Oraindik ez duzu, noski, hamaiketakoa egin. (Rock'n'roll, Epaltza A.)
    • Egunetik egunera ez naiz pastillen orduak gogoan hartzeko kapaz izaten (koaderno batean dauzkat) baina gaueko hamarretakoa bai, iluntzeko tertuliaren ostean hartu behar dudalako. (SPrako tranbia, Elorriaga, U.)
    • Baina ni goizero jaisten naiz haiekin, bai, eta hamaiketakoa egin bitartean besteei buruz gaizki esaka aritzen gara. (Pospolo kaxa bat bezala, Zubizarreta, P.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Balio enfatikoa duten zenbatzaileak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3