Erabiltzaile Tresnak


morf:5:3:3:1:8:1

Hilabeteak eta egunak

Urteko hilabeteak eta asteko egunak ezberdin izendatzen dira euskalki batean eta bestean. Aldaera horiek ikusiko ditu atal honetan, eta euskara baturako zein molde hautatu diren ere bai.

Hilabeteak

Hauek dira hilabeteen izenak euskaraz, eta zenbait euskalkitako aldaerak:

Hilabeteak
euskara batua arratia goierri sakana zuberoa
urtarril urteil ilbeltz ilbeltz urtaril
otsail zezeil otsail otsail barantail
martxo marti marsoa marsu epail
apiril april april apiribil jorrail
maiatz maiatz maiatz maiatz ostaro
ekain bagil garagarril garagarril arramaiatz / bagil
uztail garagarril uztail garil üztail
abuztu agustu aguztu abuztu agorril
irail urrie agor urra setemere/bürüila
urri urri bigarrena urria lastaia ürrieta
azaro semendie azaroa azaroa gorotzila
abendu abendue/gabonile abendua abendua negila

Ikus hemen aldaera gehiago, OEHtik hartuak.

  • Urtarril: urtaril, urtail, ustarril, urthatsil, ilbeltz, beltzil, urteil, urteberril, izotzil.
  • Otsail: otsagil, otseil, barandail, barantail, zezeil, katail.
  • Martxo: martchou, ephail, epail, marti, epaiaro.
  • Apiril: april, aberil, gorrail, jorrail, apiribil.
  • Maiatz: marietz, mairatz, meddetz, ostoil, ostaro, orril, lorail.
  • Ekain: udail, errearo, arramaiatz, ereiaro, bagil, jorrail, garagarril, maiatza berri.
  • Uztail: uzta, garil, garagarril.
  • Abuztu: aboztu, abuztuba, agorril, dagonil, tilistaro.
  • Irail: setemer, urri, buruil, garoil, agor, urri lehena, autonoa.
  • Urri: uril, urrieta, bildil, azaro, lastail.
  • Azaro: azar, hazil, azil, gorotzil, zemendi, abentu.
  • Abendu: abentu, abenti, abendo, abenduba, lotazil, lotazil, negil, neguil, beltzil, otzaro, illul, gabonil.

Adibideak

Egunak

Euskaraz honela ematen dira asteko egunak:

  • astelehen
  • astearte: martitzen (bizkaieraz)
  • asteazken: astiezken, artzeazken, eguazten (bizkaieraz)
  • ostegun: osteun, oztsegun, eguen (bizkaieraz), ortzegun
  • ostiral: ostirale, ostial, ostil, ortzirale, ebiakoitz, egubakoitz, ebaikotz, bariku (bizkaieraz)
  • larunbat: lanbat, laonbet, neskanegun, ebiakoitz, zapatu (bizkaieraz)
  • igande: igante, igende, domeka (bizkaeraz), jai

Adibideak

  • Astearte ta ostiralak, biak dira egun ezegokiak: Atzazalak martitzen ta barikuetan ebagi ezkero, deabruari partea emoten yako. (Naturaren mintzoa, Zabala, P.)Agota Kristof
  • - Hau da mahaspasa martitzen buruzuri batean! (Berandu da gelditzeko, Iturriaga, U.)
  • Txala jaixoten danian, lenengo Ebaikotzean eiten xako etxeko señalia. (Lan guztiak, Gandiaga, B.)
  • Joxanek oraindik gogoratzen ditu bariku gau urrin batean Txerrak esandako berbak. (Ragga-ragga dator gaua, Paddy Rekalde)
  • Normalean zapatu gauean etxeratzen naiz, beranduan, baina batzuetan domeka goizera arte ere geratu izan naiz. (Atzo, Agota Kristof / Eskarne Mujika)
  • Ostiralian, ez neskenegünian eztezala ian aragirik. (Les prières du prône en basque (dialecte suletin), publiées par Mgr. Arnauld-François de Maytie)
  • Erortan bada kaur zilo batian neskanegunian. (Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua, Hualde Maio, P. P.)
  • Eta ikusirik ez zala eldu domeka-arratsalde atan elizara Patxitxu mutilko lagun ona, bere laguntxuen begi-begikoa, Dotriñara ta Errosariora Jai-domeka guztietan etorten zan dotriña-ikasle zintzoa, bere etxera joan zirean, ia zer jazoten ete iakon jakiten. (Anaiak gara, Zamarripa, P.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Hilabeteak eta egunak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3