Erabiltzaile Tresnak


morf:5:3:3:2

Zenbatzaile zehaztugabeak

Orain arte aztertu ditugun zenbatzaileek zenbaki zehatz bati egiten zioten erreferentzia eta horrexegatik zenbatzaile zehaztu esan diogu atal horri guztiari. Baina badira bestelako zenbatzaileak ere, zehaztugabeak hain zuzen ere, gauzak horren zehatz adierazten ez ditugunean erabiltzen ditugu hauek: Bost lagun etorri dira esatean badakigu bost lagunez ari garela, ez direla ez lau ez sei. Baina Lagun batzuk etorri dira esaten badugu, ez dakigu zenbat diren, testuinguruaren arabera interpretatuko dugu batzuk hori. Zenbatasun hori, kasu honetan, gutxi gorabeherakoa baizik ez da, esanahiari dagokionez. Berdin gertatzen da beste honekin ere: mutil bat diogunean badakigu zenbat mutili buruz ari garen hitz egiten, baina mutilen bat esaten dugunean ez dugu zenbakirik zehazten. Dena dela, biak sartu ditugu zenbatzaile zehaztuen artean, formalki bederen zehatzak direlako.'Franko' esaten zaie hainbat herrialdetako txanponei

  • Bost lagun etorri dira. → zehaztua
  • Lagun batzuk etorri dira. → zehaztugabea
  • Mutil bat etorri da. → zehaztua
  • Mutilen bat etorri da. → zehaztugabea

Kokapena

Zenbatzaile zehaztugabeekin ez da inoiz zenbaki zehatzik adierazten, handia nahiz txikia izan daitekeen multzoa baizik. Bestalde, hauek ere bakar-bakarrik nahiz izen edo izenki baten ezker edo eskuinean ager dakizkiguke.

Ondoko hauek dira zenbatzaile zehaztugabe garrantzizkoenak.

Aditzondo bihurtuta

Zenbatzaile zehaztugabe hauetako zenbait guztiz adberbializaturik daude. Hori gertatzen da inesiboarekin ematen ditugunean. Inesiboan ageri direnean, gehienetan, aditzondoak dira, eta denborarekin dute zerikusia, lekuarekin baino gehiago:

  • Errien osasuna, askotan, emakumeen eskuetan dago. (Sermoiak, Aguirre, D.)
  • Eta halatan anhitzetan ere egiten diogu geure gaizki egilleari ongi. (Guero, "Axular")
  • Amaren begietan, batzuetan, jaki ongarriok murritzak eta meaztuak zirudien, baiña suaren lanak egiñiko urritzea izango zalakoan egoten zan. (Batetik bestera, Erkiaga, E.)

Oso zaila da horrelako egiturek tokiari egitea erreferentzia, non ez duten aurretik izenlagun bat isilduta:

  • Ikusten mendi haiek? Haietako askotan egona naiz.

Hor tokiaren erreferentzia egiten du askotan aditzondoak. Haietako hitza kenduz gero, erreferentzia tokiarena izan daiteke, edo denborarena, baina arruntean bigarrena ulertzen dugu.

Horrek ez du esan nahi, zernahi gisaz, inesiboan dauden guztiak beti aditzondoak direnik:

  • Zenbat yauregi diren oraino xutik Benabarra maithagarri hortan, lehengo denboretako Nafarroaren haunditasunaren lekhukotasunak! Baigorrin, Donazarren, Buzunaitzen, Garron, Lakharren, Donaphaleun, eta beste lekhu anitzetan. (Artikulu bilduma, "Manezaundi")

Testuinguruak bereizten ditu batzuk eta besteak.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Zenbatzaile zehaztugabeak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3