Erabiltzaile Tresnak


morf:5:3:3:2:4

anitz

anitz ere zenbatzaile zehaztugabea da. anitz da forma estandarra baina aldaera asko ditu tradizioan: aunitz, hanitx, hainitz, ainhitz, haunitz, aunditz…

  • Igespide aunitz zituela, alegia, maitearentzat, bere burua maats-aien, egazti, argi-izpi, biurtzen zularik; eta alere maitemiñak artu zuela. (Mireio, "Orixe")
  • Hun da arren gaiza ororentako, eta hanitx eragiten dü; maite dianak hütsik egiten, edo korajia galtzen ezpadü. (Jesü-Kristen imitazionia, Maister, M.)
  • Intriga eta inportunitate ainhitz izanen da, handien phartez, aitaizun undo; aberats eta aisebizi diren phartez. (Azti-begia eta beste izkribu zenbait, Xaho)

Nafarroako eta Iparraldeko idazleek erabili izan dute, nahiz gipuzkerazko testu zahar batzuetan ere ageri den. Larramendi, M., Arakistain, Iztueta, J. I, Arrese Beitia eta beste batzuek ere erabiltzen dute.

Zenbatzaile hau, asko bezala, izenaren ezkerrean (pixka bat maizago) nahiz eskuinean erabiltzen dugu: Anitz etxe edo Etxe anitz.

Komunztadura

Determinatzen duen izenak kontagarria den zerbaiti egiten badio erreferentzia komunztadura singularrez nahiz pluralez egiten du tradizioko testuetan:

Hala ere, izenik ageri ez denean, tradizioan plurala maizago erabiltzen da:

Hori da joera nagusia, baina ez bakarra:

  • Anhitzek laudatzen du errege haren kolpe hura, baiña gutik segitzen. (Guero, "Axular")
  • EEta zeren añhitz baita Euskal-herrian irakurtzen dakienik, baiña ez Euskara baizen bertze hitzkunzarik aditzen, halatan egin ditut halakoenzat Euskaraz debozinozko othoitz eta Orazino batzuk, goizetan, arratsetan, eta bertze añhitz denboratan eta okasinotan egin eta erran ahal ditezkeienak, zeinetzaz egiten baitut hirurgarren partea, Guztiak dohazi borondate on batez eginak. (Doctrina Christiana, Materre, E.)
  • Iauna, iazar diazadazu, ungi den bezala nik zu zerbitzatzea gatik eta jendeak ene exenpluz ahalkatzea gatik: ezen añhitz datza ifernuan nik baino gutiago eta gutitanago merezi duenik. (Debozino eskuarra, Haranburu, J.)

Erabilera

Hainbat modutan ikusiko dugu anitz perpausean, eta bide horiek ikusiko ditugu segidan.

Izenak partitiboa duela

anitz zenbatzailea ageri denean, harekin doan izena partitiboan joaten da askotan:

Zenbaitetan, izenaren ordez beste, halako… erabiltzen da, partitiboan (aposizioan batzuetan):

anitz, partitiboan

Beste batzuetan anitz zenbatzailea bera agertzen da partitiboan:

Egungo adibide batzuk ere badaude, baina ez asko. Itxaro Bordak, esaterako, behin baino gehiagotan erabiltzen du:

  • Izenda ez nezakeen sentimendu goibel batengatik, egia erran, bazter so anitzik gabe bidaia kexu eraman nuen. (% 100 basque, Borda, I.)
  • Halaz, Harrondotik plazarako bihurguneek ez zieten on anitzik eragin. (Zeruetako erresuma, Borda, I.)
  • Nihaurek ere ez dut jateko anitzik baina aski haatik zuretzat eta enetzat, non ez duzun otso baten apetitu gaixtoaøø. (Bihotzeko mina, Dirassar)
  • Badakigu, xehetasun anitzik gabe, elizako lehen dorrea, iduriz oraingoa baino apalagoa, 1791n altxatu izan zela. (Oilandoiko ermita, Mixel Oronoz)
  • Goiz hartan kuxeluan miretsiak ez zidan ordea, zalantza anitzik sortzen. (Entre les loups cruels, Borda, I.)

Izenak mugatzailea duela

Gerta liteke anitzen aldamenean doan izenak mugatzailea hartzea:

  • Ikusiko dituk, naski, gaztelu zarrak, erriak aunitz, baso gaitzak eta yai ta pestaburu. (Mireio, "Orixe")

Aditzondo gisa

Aditzondo gisa ere ageri da anitz:

Izenondoak eta aditzondoak graduatzen

Izenondoak eta aditzondoak graduatzeko ere erabiltzen da anitz:

Artikuluarekin

Tradizioan artikuluarekin ere ageri da anitz, pluralean:

Eta artikuluarekin, singularrean ere bai:

Zenbait kasutan izena hartzen du aurretik:

Konparazio egituretan

Konparazio egituretan ere erabiltzen da anitz:

  • Ezta gaukarik hain ongi argitara emaiten, non oraino ezbaitira hainitz gehiago bilhatzeko, eta kausitzeko gelditzen: eta hala nik hemen erran tudanak baino gehiago erranik-ere, hainitz gehiago diratezke oraino erraiteko gelditzen direnak. (Escuararen hatsapenac, Etcheberri (Sarakoa))
  • Ta irabazi zuen ura guzia ta anitz geiago. (Mendibururen idazlan argitaragabeak, Mendiburu, S.)
  • Zorion hori neretzat balitz-ere, neror baithan baino sinheste hainitz hobea nuke zu baithan, oi zeruko Aita eta graziaren Jabea. (Liburu ederra, Duvoisin)
  • Den itsuenak ikus dezake, bertzalde, hanitz gutiago aski litakela. (Buruchkak, Etchepare, J.)
  • Honengandik hartzen duena baino anitz gutxiago. (Idazlan guztiak, Mitxelena, K.)

Juan Ignacio Perez Egungo testuetan ere ageri da konparazio egituretan:

  • Antolatzaileek anitzez gutxiago espero zuten. (Ekonomia saila, Berria)
  • Prefosta, axuria arditegian ez zen baraurik egoten, jaten zuen egunean hiruretan bederen, ematen zuena baino anitzez gehiago. (% 100 basque, Borda, I.)
  • Ekarpen hori kalkulatzerik balego, uste dugu oso ondorio ederrak aterako genituzkeela, ez baitugu inolako zalantzarik gizarteak unibertsitatean inbestitzen duena baino anitzez gehiago itzuli diola unibertsitateak gizarteari BPGean eta lanaren emankortasunean. (Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur, Juan Ignacio Perez / Salaburu, P.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "anitz", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3