Erabiltzaile Tresnak


morf:5:3:3:2:6

honenbeste, horrenbeste, hainbeste

honenbeste, horrenbeste eta hainbeste zenbatzaile zehaztugabeak erakusleetatik sortzen dira. Ikus ditzagun non eta nola erabiltzen ditugun.

Zenbatzaile hauek izenaren ezkerrean jartzen ditugu gehienetan:Honenbeste perretxiko aurkitzea, ez da erraza

Gramatikari batzuek esan ohi dute nolabaiteko gradazioa dagoela, eta horrek izenordainen parean joan behar duela (nik honenbeste; zuk horrenbeste; hark hainbeste). Baina hori ez da betetzen tradizioan.

honenbeste

Honenbeste zenbatzaileak hainbat aldaera dauzka: hunenbertze, hunenbeste, onenbertze, onemeste… Ipar eta Hegoaldean erabiltzen da baina lehenago ageri da Iparraldean XVI. mendean.

Erabilera

Zenbatzaileen artean sartu dugu, baina batzuetan konparazio kutsua dauka:

  • Jesusek laudatu zuen zentenieraren fede bizia; itzuli zen populuaren alderat, eta erran zuen: Ez dut egiazki hunen bertze fede aurkhitu Israel guzian. (Testamen çaharreco eta berrico historioa, Larreguy)
  • Lurraren gañean bizi dan edozeñ pekatarik ainbeste, nere Jaungoikoa zor badizu, zer zorko dizu, infernua merezi zuela, Zuk zure etxera ekarri, ta zure adiskideen artean artu dezun pekatari batek? Nik betiko tristeza infernuan merezi nuen, ta Zuk onenbeste alegria eman didazu! (Aita S. Ignacioren egercicioac, Cardaberaz)
  • Mende luzeen lasaikeriak honenbeste eginkizun bizkarreratu digun garaian. (Mitxelenaren Idazlan Hautatuak, Mitxelena)
  • Nok susmatuko luken hunenbeste gareztituko zala bizitzea? (Kurloiak, "Oskillaso")

Zehaztasunik gabeko kantitatea adierazteko erabiltzen dugu askotan:

  • Konsidera zazu eztuela hunein bertze urthe baizen etzinela munduan, eta zure izaitea egiazko ezdeus bat zela. (Philotea, Pouvreau)
  • Españiko gobernuari urtean onenbeste miloi ematen dizkagu. Itz-lauz, Lizardi)
  • Honenbeste hiztunetatik behera erabiltzen den hizkuntza txikia da. (Idazlan guztiak, Mitxelena)
  • Honenbeste kostako zela, horrenbeste lagun agertuko zirela, honelako edo halako lekutan filmatzekoa zela. (Idazlan guztiak, Mitxelena)

Esapide batzuekin ere erabiltzen da:

  • Ez dago inor ere gure errian onenbesteko liburua osatzeko gaia utzi duenik. (Zabala in Mitxelenaren Idazlan guztiak, Mitxelena, K.)
  • “Emozu hunenbertzeko bat edo hainbertzeko bat, donnez-lui un tant ou un tant” (Diccionario manuscrito vasco-francés, Duvoisin)

Zenbaitetan izenaren ordez ere erabiltzen da:

  • Aurten iñaute festak eder eta luze, Otsailla beingoan oso bete dute: iñoiz ez det ikusi iñon onenbeste, eta gerora ere ez ikusi uste. (Festara, Echagaray
  • Ah! ene senar maitea! zugatik eta bakarrik zugatik daramat onenbeste. (Santa Genobebaren bizitza, Arrue, G.

Zugatik eta bakarrik zugatik daramat honenbeste (Arrue)

  • Nola aldatu ote naiz honenbeste? (Anne Franken egunkaria, Zabaleta)
  • Zenbait estatuk badituzte horretarako programa bereziak (honenbeste ordainduz hilabetero, segurtatuko zaio umeari aukera goi mailako ikasketak egiteko, garaia etortzen zaionean), aurrezki plan horien bidez aukera desberdinak eskaintzen dituztenak: diplomatura egiteko, lizentzia ateratzeko, etab. (Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur, Juan Ignacio Perez-Salaburu, P.)

Horrenbeste

Horrenbeste zenbatzaileak ere hainbat aldaera dauzka: (horrenbertze, horreinbertze, orremeste, urrenbeste)"Axular"ek berak ere erabiltzen zuen horrenbeste:

  • Iakin behar duzue ezen, zuen penak, eta doloreak, oraiño orai hasten direla: eta hemendik bertze horreinbertze urtheren buruan ere, orobat, orduan hasiko direla. (Guero, Axular)
  • Etzat astuko beñ e orremeste mesede. (Eguren Jaunaren Metodoa, Otaegi, K.)

Erabilera

Hainbat modutan erabiltzen da:

horrenbeste ere

Ezezko testuinguruetan horrenbeste ere erabiltzen da:

hainbeste

Hainbeste zenbatzaileak hainbat aldaera dauzka: hainbertze, hanbeste, hanbertze, harenbertze, arenbeste, arrenbeste, kainbertze, geinbertze…

Zenbatzaile hau ez dute erabiltzen ez Etxeparek ez Leiçarragak. Hegoaldean Lazarragak erabiltzen du, eta XIX. mendeaz geroztik aski arrunta da euskalki guztietan.

Erabilera

Izen zenbakarriekin doanean, aditzaren komunztadura singularrez nahiz pluralez egiten da (testu berrietan ohikoagoa da plurala):

Izena zenbakaitza denean, singularrean egiten du komunztadura:

Esapide batzuetan ere ageri da hainbeste:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "honenbeste, horrenbeste, hainbeste", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3