Erabiltzaile Tresnak


morf:5:3:3:2:7

franko

Zenbatzaile honek hainbat aldaera dauzka: frango, prango, franku… euskalki eta garai guztietan ageri da, nahiz bizkaieraz ez duen lekukotasun asko.

  • Baiña aize epaiten aritzean gaiñera beste egikizun prango badiagu. (Yolanda, Lhande, P.)Franko diktadore espainiarrak estatu-kolpe bidez hasi zuen Gerra Zibila. Haren ondotik diktadura ezarri zuen
  • Andertxorenean izango ditugu franku. (Araibar zalduna, Erkiaga, E.)
  • Esan bear da aberats gagozala, munduan dan gauzarik aberatsena ta baliotsu en a orren franku ta gitxitan darabilgunean. (Gueroco Güero, Añibarro)
  • Hendaian, Urruñan, Ziburun, Donibanen bertze sorgin frango erre bide zituen de Lancre-k, ezen, berak diona, debrua kexatu zen azkenean eta trufaz, zeru-lurren nausia, “ Janicot ” bertzerik ez zuen deitzen, bere sorginen ahotik. (Ipuin eta ixtorio, Larzabal, P.)

Adierari dagokionez, frankok anitz esan nahi du, nahiko1.

Kokalekua perpausean

Dagokion sintagman hasieran nahiz amaieran agertzen da zenbatzaile hau:

Erabilera

Zenbatzaile hau hainbat modutan agertuko zaigu perpausean:

  • Aurreko sintagma determinatua dela:
    • Eta nola zabal baitira eta laguna ere franko baitute, plazer zaie […] bide zabal hartan ibiltzea. (Guero, "Axular")
    • Bazterra frango badiat kurriturik, ikusirik ere ba mahain ederra frango. (Beribilez, Etchepare, J.)
    • Inguru hauetako artzain gehienak harat biltzen dira. Artzain ez dena frango ere ba. (Odolaren mintzoa, Xalbador)
  • Aurretik partitiboa duela:
    • Bazun mutillik pranko laguntzalle. (Joanak joan, Etxaide, J.)
    • Bada horrelakorik franko euskal literaturan. (Idazlan guztiak, Mitxelena, K.)
    • Abiatu dugun debozioneaz gainera - ez ahaztu 102 parrokia, ermita eta aldare izan dituela hegoaldeko euskaldunon artean -, badu, Andres izenaren errima berexia aprobetxatuz, jolas egiteko afizioaren ondoriotan sortutakorik franko: Haurren jolas hau, adibidez: (Naturaren mintzoa, Zabala, P.)
    • Erresumak ehunka gizon galkdu zituen egun haietan, hilik franko, preso ez guti. (Mailuaren odola, Epaltza A.)
  • Izena isilduta:
    • Zeren emazte hark beretzat behar zuenetik eman baitzuen, baiña aberatsei, emanak emanik ere, franko gelditu baitzeien. (Guero, "Axular")
    • Bertzela zer gerthatuko da? Hizkuntz erdara frangok jakinen mintzatzen, Eskaraz jakin gabe kasik irakurtzen. (Igandea edo Jaunaren eguna, Arbelbide, J. P.)
    • Badakigu haatik egungo egunean oraino frango eta frangok ipurtargi bat gauaz nunbeit ikustea aski dutela sorgin eta sorginkeriez supazterrean, eta hauzoan, berehala mintzatzeko.(Azkaine gure sorterria, Zerbitzari)
    • Pentsatzeko da, frankorenak irakurri ondoan, ez dela euskara idatzian […] etendurarik izan egungo eguneraino. (Idazlan guztiak, Mitxelena, K.)
  • Aditzondo gisa, aditzarekin:
    • Franko ibili da dirua gaurko idi proban. (Etxebarria)
    • Ifernua sinhesten dute giristinoek; eta bekhatua hain frango dabila giristinoen artean! (Meditacioneac gei premiatsuenen gainean, Duhalde)
    • Ordutik hona franko aldatu dira gauzak. (Idazlan guztiak, Mitxelena, K.)
    • Usu eta franko egin ohi du izotza terreno eta paraje horietan, Sakanatik aurrera. (Naturaren mintzoa, Zabala, P.)
    • Hainbeste aldiz hartua nuen bidea, ene ustez begiak hetsirik ere ezagutzen nuena, eta nola ez aitor, franko gustatzen zitzaidana, horra non, bizpahiru kilometroren buruko, nardagarria kausitzen nuela! (Anaiaren azken hitzak, Landart, D.)
  • Aditzondoak eta adjektiboak graduatzeko ere balio du:
1 Ikus franko Euskaltzaindiaren Hiztegian

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "franko", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3