Erabiltzaile Tresnak


morf:5:3:3:2:9

pixka bat, makina bat, dexente, aski, ugari, nahiko...

Hainbat zenbatzaile ikusiko ditugu atal honetan: pixka bat, apur(txo) bat, xorta bat, puxka bat, pittin bat, makina bat, poxi bat, pizar (bat), andana bat, dexente, aski, ugari, nahiko…

Egitura konplexua duten zenbatzaileetan, ogi pixka bat eta antzeko sintagmetan, pixka bat oso-osoan da zenbatzailea, eta ez bat zatia bakarrik. Jakina denez gero, ogi pixka bat zuzena da, baina ogi pixka bi eta antzekoak ez. Horregatik sartu ditugu atal honetan pixka bat, apur bat, puxka bat, pittin bat…

  • Erran zioten beraz, lehenbiziko solhasak egin ondoan, behar zutela jan ogi pixka bat, bideari lothu baino lehen. (San Benoaten bizitzea, Joannateguy)
  • Erran dut: Aphur bat lo eginen duk, aphur bat kuluskan egonen haiz, aphur bat bilduko dituk eskuak lo egiteko; (Biblia Saindua II, Duvoisin)
  • JULIE: Nahi duzu bertze xorta bat? (Xorta bat emaiten dio) LAURENT: Eta nola pasatu duzu eguna? JULIE: Ez zadazula aipa! Zernahi pasatu dugu. (Nork hil du Oihanalde?, Larzabal, P.)
  • Martzelo: Orain hasi naiz arrain pittin bat jaten.
    Batixta: Pittin bat besterik ez? Orduan berori ni baino arloteagoa da. (Ezer ez da festa, Soroa, M)
  • Kontrabanda poxi bat ere egiten zuen. (Mendekoste gereziak, Etchepare Landerretxe, J.)
  • Diru poxi batzu ere ba bitartekoer atxikitzeko eman, aitzinetik jokaturik, sehiek: partidaren ikustera joaiteko baimena ez bazuten ardiesten ere. (Buruchkak, Etchepare, J.)
  • Ala sobera zauzkitzuia zure alaba eta emaztearentzat egiten dituzun diru xahutze pizar horiek? (Angles ginelarik, Larzabal, P.)
  • Sos pizar batzuk eskuratzen badituzte, hainbat hobe nire ondorengo azkazien! (Denboraren mugan, Irigarai, J. A.)

Ingurune enfatikoetan

Zenbatzaile hauetako batzuk testuinguru zehatz batzuetan bakarrik erabil daitezke, enfatikoetan, alegia. Honelakoak, esaterako, ez dira zuzenak:

  • *Edan dugu makina bat esne.

Kokalekua

Kontuan hartu behar da, zenbatzaile batzuk izenaren ezkerrean paratzen ditugula:

  • Makina bat jende etorri zen.

Beste batzuk, berriz, izenaren eskuineko aldean:

  • Ateraidazu ardo pixka bat, mesedez.

Komunztadura

Bestalde, horietako batzuek (makina bat, nahikoa, ugari, e.a.) aniztasuna adierazten dute eta horrenbestez, aditzaren komunztadurari dagokionez, pluraltzat har daitezke, eta hala egiten dute komunztadura askotan:

  • Makina bat kexu bildu izan ditu ordu aldaketa honek, eta ez da hau horretarako tokia. (Naturaren mintzoa, Zabala, P.)

Nikolai Gogol

Baina absolutiboan singularrez ere egitea ere aski arrunta da:

Ergatiboan, pluralez, jakina:

  • Eta oso xedapen zentzuzkoa asmatuko likek, hain zentzuzkoa, non makina bat lagunek gorriak ikusiko bailituzkete horren eraginez… (Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales)
  • Iskribatu litezke
    jostaldi geyago,
    bañan egiñ ditut nik
    makiña bat sayo;
    ¿lanaren gañez jarri
    dirua? ¡ze arrano!
    ez det Salamankara
    jun biar ortako. (Gabon, Soroa, M)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "pixka bat, makina bat, dexente, aski, ugari, nahiko...", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3