Erabiltzaile Tresnak


morf:5:3:3:3

Zenbatzaile orokorrak

Zenbatzaile orokorretan hauek aztertuko ditugu:

Nahiko zenbatzaile bereziak dira formari dagokionez. Oro zenbatzailea kenduta, dena eta guzti zenbatzaile orokorrek adjektibo itxura dute, mugatzailea ere behar dutelako. Zenbatzaile hauek orokortasuna, osotasuna, hartzen dute kontuan. Ez da horrelakorik gertatzen gainerako zenbatzaile zehaztuen eta zehaztugabeen kasuan. Horregatik, beharbada, eta askotan bakarrik erabiltzen ditugunez, izenordaintzat ere hartu izan dira zenbaitetan 1.

Erabilerari dagokionez, oro Iparraldeko euskalkietan erabili izan da tradizioan, baina egungo literaturan aski hedatuta dago. Dena, singularrean, bizigabeekin erabiltzen da, eta denak plurala bizidun nahiz bizigabeekin2.

2 de Rijkek (2008:223) dio dena eta denak bat datozela, banaketari dagokionez, ingelesezko everything (=dena), eta everybody (= denak) hitzekin.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Zenbatzaile orokorrak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3