Erabiltzaile Tresnak


morf:5:3:3:3:1

dena

dena zenbatzailea, berez, erlatibozko esaldi batetik sortu da:

  • Goizean etorri dena

XVIII. mendean Hegoaldean, eta XIX.ean Iparraldean, autonomia hartzen hasi zen, eta gaur egun guztiz iharturik gelditu dela esan daiteke.

Ezaugarri orokorrak

Ikusten denez, mugatua erabiltzen dugu beti. Plurala ere hartzen du (denak), baina orduan erlatiboaren itxura galtzen du (direnak behar luke). Lehenaldian ere dena erabiltzen dugu, ez zena, berez eskatuko lukeen gisan: dena badaki, baina dena bazekien, eta ez *zena bazekien. Aldaketa hori (ertibozko perpausetik zenbatzailera pasatzea), hala ere, badirudi hirugarren pertsonarekin bakarrik gertatu dela, ez baitugu daturik baieztatzeko, batzuek egin duten gisan, beste pertsonekin ere holako zerbait gertatu dela.

Indarra emateko den-dena erabiltzen da askotan:

  • Den-den-dena izango da Leonentzako gutun ta ikaspideetarako. (Ardi galdua, Azkue, R. M.)
  • O! Zertarako! Asearentzat dena da garraztasuna, den-dena garraztasuna Festa-oyarzun urrutikoa, nola zu zatoz nigana? Ai! Neretzako mingarri zera, gaztearentzat laztana. (Olerki guztiak, Aguirre, D.)

Postposizioekin morfologia mugatua erakusten du, singularra eta plurala bereiziz (denarekin / denekin, adibidez). Instrumentalean bat egiten dute: denetaz.

Erabilera

Hainbat modutan erabiltzen da dena:

  • Izenordain gisa:
  • Izenordainekin:
  • Aposizioan, Izen sintagmaren postposizio marka bera hartzen du eta arruntean sintagmaren ondoren jartzen dugu (nahiz ez beti):
  • Erakusleen ondotik:
  • Kasuren batean, erakusleen ondotik baina sintagmarekin komunztadura egin gabe:
    • Mutillak ere maitasuna azaldu nai dio, gauza oiek danakin. (Gaztetxo. Bizitzako udaberrian., Atxaga, M.)
  • Beste-ren ondotik:
  • Erlatibozko perpausen ondoren:
  • Esapideetan ere ageri da:
    • Dena dela, oro ahantziak ditut orai. (Banhar deitu salbaiak, Zerbitzari)
    • Dena dela, nabarmendu beharra dago bazekiela hori guztia benetasunez janzten eta egokiro gobernatzen zela une orotan. (Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales)
    • Dena den, landatu dute arbola. (Gontzetarik jalgiaraziak, Hiriart-Urruty, J.)
    • Dena den, nik ulertzen dut idazleek independentzia maite izatea. (Zortzi unibertso, zortzi idazle, Urkiza, A.)
    • Horratx erromes, behartsu, alfer, pikaro edo dena delako bagamunduen aspaldiko martingala, endemas kristautasunak karitate kontzeptua sortu eta maisuki monopolizatu zuenetik Santiobidez ugaldu zena. (Trapuan pupua, Perurena, P.)
    • Horren aurretik sekuentziatua zen 22. kromosoman denetara 545 gene bakarrik aurkitu zituzten 33,4 milioi pareko oinarrian. (XX. mendearen argi-itzalak, Salaburu, P.)
    • Esan gabe doa, denetariko erantzunak ateratzen zaizkidala. (Naturaren mintzoa, Zabala, P.)

Komunztadura

XX. mendea baino lehenagoko idazleen artean (eta XX. mendean ere badira batzuk), komunztadura egiten duten adibideak aurkitzen dira, ihartu gabeak:

  • Nere Aingeru beiraleak xeheki ematen ditu nik jasan nahigabeak, nik egin obra onak; xarro bat ur eskale bati emaneraino, deusere utzi gabe, direnak erraiten ditu. (Liburu ederra, Duvoisin)
  • Etxe gehienak elgarren ondoan dituzte, direnak eliza ttipi baten inguruan kurubilkatuak. (Beribilez, Etchepare, J.)
  • Ele guti eta direnak on. (Iturbide, A.)

Lehen aldian ere bai:

Komunztadurarik gabe, XIX. mendetik aurrera hasi zen dokumentatzen Iparraldean, eta Hegoaldean indarra hartu zuen mende horren erdialdetik aitzina:

Hori da egungo joera ia bakarra.

Esanahia

Esanahi generikoa izan dezake, beste toki batzuetan singularrean erabiltzen dena:

Pertsonen erreferentzia

Lehen eta bigarren pertsonen erreferentzia izan dezake. Erabilera orokorra da hori Iparraldeko testuetan, nahiko maiz ageri da gipuzkerazkoetan, eta gutxiago bizkaieraz:

denok

Denok aldaera ere batez ere XX. mendean hedatu zen, 1., 2. eta 3. pertsonekin:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "dena", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3