Erabiltzaile Tresnak


morf:5:3:3:3:2

guzti

Zenbatzaile orokor gisa erabiltzen dugun guzti (guzi, aldaera nagusia, Nafar-Iparraldean) hitzak osotasuna adierazten du. Hain zuzen ere oso izenondoarekin truka daiteke:Sute handia izan da Galizian

  • egun guztia / egun osoa
  • Euskal Herri guztia /Euskal Herri osoa
  • mundu guztia / mundu osoa

Nolabait ere esateko, unibertsaltasuna adierazten du:

  • Etxe guztiak erre ziren.

Mugatzailea behar du, adibideetan ikusten denez.

Artikulu honetan

Muga semantikoak

Neurri batean bederen, adjektibotzat ere har daiteke, baina erabilerak baditu muga semantiko argiak: unibertsaltasuna adierazten duenez, ezin dugu unibertsaltasun hori mugatu, ezin dugu esan zerbait unibertsala edo mugatua dela, aldi berean. Horregatik, Etxe zuri guztiak baldin badiogu, zuriak diren etxe guztiak, ezaugarri hori duten etxe guztiak, besarkatzen ari gara, baina ezin esan, hori hala bada, *Bost etxe zuri guztiak edo holako zerbait, bost horrek mugatu egiten baitu berez unibertsala den guzti hori, guztik nahitaez multzo osoa hartzen baitu.

Garai eta euskalki guztietan dokumentatzen da:

  • Han ikusi dut, ez bakarrik Hiriburuko eliza ttipia, bainan Eliza katoliko guzia, mundu hau dena daukana. (Zezenak errepublikan, Hiriart-Urruty, J.)
  • Zegaiti emaiten deustazu zuk onelako bizia bizi naxala iragaiten dot munduko pena guztiak. (Eskuizkribua, Lazarraga)
  • Hala erran zuen Aingiruak ere, gaiñekoaz zin egiñik, etzela izanen gehiago denborarik, akhabatuko zirela geroko gero guztiak. (Guero, "Axular")

Erabilera

Hainbat modutan agertzen da guzti:

  • Singularrean izanik, plural zentzua du batzuetan:
    • Jesukristok erosi izan gaitu legearen madarizionetik, bera gure gatik madarizione egin izanik, eskribatua denaren arauera: “Madarikatua da zurean urkhatua den guzia”. (Jesu Kristoren ebanjelio saindua, Haraneder, J.)
    • Egin du eneak, ezta eskapatzerik, ediren nazan guztiak hillen nau. (Guero, "Axular")
  • Batzuetan artikulu gabe erabili izan da tradizioan:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "guzti", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3