Hauek dira pertsona izenordain arruntak:
SINGULARRA | PLURALA | |
---|---|---|
1. pertsona | ni | gu |
2. pertsona | hi, zu (berori) | zuek (beroriek) |
Pertsona-izenordainak lehen eta bigarren pertsonei dagozkie, singularrean eta pluralean, eta deklinabideko kasu guztiekin joka daitezke: ni, nik, niri, nire… gu, guk, guri, gure… hi, hik, hiri, hire… zu, zuk, zuri, zure… zuek, zuei, zuen… Gai honen sarrerakoan esan dugunez, hirugarren pertsonan ez dago pertsona-izenordainik. Hau, hori, hura… ez dira berez izenordainak, erakusleak dira, eta izena isilduz osatzen dira sintagma horiek: (neska) hori izango da albistegiko aurkezlea bihartik aurrera. Hala ere, esan dugunez, bera sartuko dugu hirugarren pertsonarako.
Bestalde, berori eta beroriek izenordain bereziak dira eta begirune handiko pertsonei, apaiz, mediku, maisu eta bestelakoei zuzentzeko sortu zen errespetuzko tratamendua da. Gaur egun nahiko baztertuta daude forma hauek eta maila formaletan erabiltzen dira soilik. Aditzarekiko komunztadura hirugarren pertsonan egiten dute.
Hori guztia kontuan izanik, multzo honetan lehen (ni, gu), bigarren (hi, zu, berori) eta hirugarren (bera) pertsonen izenordainak aztertuko dira:
SINGULARRA | PLURALA | |
---|---|---|
1. pertsona | nik erosiko dut ogia | guk erosiko dugu ogia |
2. pertsona | hik erosiko duk/dun ogia zuk erosiko duzu ogia berorrek erosiko du ogia | zuek erosiko duzue ogia beroriek erosiko dute ogia |
3. pertsona | berak erosiko du ogia |
lanaren aipamena nola egin...