Lehen pertsona pluraleko izenordaina da gu, eta pertsona bati baino gehiagori egiten die erreferentzia, eta tartean hiztuna bera ere sartzen da. Hau da, ni + beste zenbait pertsona biltzen ditu gu horrek. Beste pertsona horiek agerian egon daitezke edo ez: batzuetan elkarrizketatik kanpo daudenak ordezkatzen ditu, hiztunei egiten die erreferentzia; baina beste batzuetan hiztunari eta entzuten dutenei:
GU = NI + beste pertsona bat |
Ergatiboan guk erabiltzen da baina Lazarragak guek erabiltzen zuen (absolutiboan eta ergatiboan) gu eta guk aldaerekin txandakatuz.
San Millango glosetan ere guek ageri da ergatiboan:
Genitiboan “etxekoak” izendatzeko erabili izan da tradizioan: gurekoak (‘gure etxekoak’):
Bestalde, esanahia dela eta, gu izenordainak kutsu orokorragoa dauka:
Adibide horietan gu horrek hainbat erreferentzia izan ditzake: gazteak, herrialde bateko bizilagunak…
Geure buruarekin ari garenean ere erabiltzen dugu gu, geure buruaz, singularrean ari bagara ere:
Zerbaiten egilea adierazterakoan ere plural gisa erabiltzen da gu, egilea bakarra izan bada ere. “Apaltasunezko plural” ere esaten zaio:
Bestalde, “plural soziatiboan”, mezua igortzen diozun hartzailea ere sartzen da:
Liburu edo artikulu-pasarteetan ere ohikoa da molde hori erabiltzea, irakurlea bera ere plural horretan txertatuta:
lanaren aipamena nola egin...