Berori izenordainaren forma plurala da berori, eta errespetuzko tratamendua adierazten du.
Adibide klasikoak:
Balin ba da, Azkue jaunak onontzarazi ditu Aranagoko oriek; baino ¿beroriek ere ez ote dire oartu oker-antza ari zirela? Egia da, Azkue k euskera bere einean aurrerarazteko lanik aski egin du. (Euskal literaturaren atze edo edesti laburra, "Orixe")
Zenbait gauzaren alde eta zenbait gauzaren kontra agertu nintzen gaztetan, eta berorien alde eta kontra naiz orain. (Mitxelenaren idazlan hautatuak, Mitxelena, K.)
Gaurko adibideak:
Batzuk joan ziren, baina nik besoak minduta neuzkan, hondakin horiek beroriek zirela kausa, eta geratu egin nintzen beste ardo bat eskatuta. (Erretzaileen eremua, Jon Alonso)
Bentaria etorri zen neskameekin handizkiek zer afaldu nahi zuten galdezka, “zer afaldu nahi dute beroriek? ” esaka. (Airezko emakumeak, Felipe Juaristi)