Erabiltzaile Tresnak


morf:5:4:1:2:3

Linschmann-Aresti legea

Pertsona izenordain arrunten eta indartuen arteko bereizketa bereziki nahasia da izenordainaren forma genitiboa, izan ere, halakoetan, forma indartuak izateaz gainera, bihurkariak direla ere badirudi: Theodor Linschmann

  • ni…neure…
  • zu… zeure…

Horrenbestez, neure, heure, zeure, geure, (eta neronen, herorren, zerorren, geron… izernordain bihurkariak dira.

Baina noiz erabili behar dira forma arruntak eta noiz forma bihurkariak? Lege zorrotzik ez dago, baina hauxe da eman ohi den araua:

“Erabil bedi genitibo bihurkaria baldin eta izenordain horrek aipatzen duen pertsona edo izakia perpaus berean aurkitzen bada nor, nori edo nork sintagma bezala”

Aditza jokatua bada, nor, nori eta nork sintagmak aditzean agertuko dira:

  • ni neure etxera joango naiz eta zu zeurera.

Perpaus horretan, ni eta zu (horiek dira neure eta zeure genitiboek aipatzen dituzten pertsonak perpaus barruan) nor sintagma bezala ageri dira perpausean: ni joango naiz eta zu joango zara. Horrenbestez, forma bihurkariak erabil bitez.
Gauza bera izango genuke perpauseko aditza jokatugabea balitz:

  • nik badakit neure etxera joaten (= nik badakit [ni neure etxera joaten].

Perpaus horretan ere, perpaus txertatuan nor sintagmarik ez badago ere, ni dela badakigu, perpaus nagusiko subjektua bera delako perpaus txertatu horren subjektu. Horregatik, hemen ere izenordain bihurkaria agertzen da.

Joanes Leiçarraga

Adibide horietan “Linschmann-en lege”, edo “Linschmann-Arestiren lege” deiturikoa 1 betetzen da:

Bihurkaria biltzen duen perpaus txikienak bildu behar du aurrekaria ere (agerian izan nahiz ez), absolutiboan, ergatiboan edo datiboan.

Lapurtar idazle klasikoetan ongi betetzen da legea:

arruntak bihurkariak
ene, hire, zure, gure, zuen neure, heure, zeure, geure, zeuen

Eskema hori izanik, forma bihurkariak aipatutako testuinguruan erabiltzen dira soilik:

Adibide horretan, bi ene horiek lehenbiziko pertsona singularrari dagozkio, baina aditza dute da, hirugarren pertsonaren formanteekin. Horrenbestez, ez dago hor legea betetzeko eskatzen den baldintzarik. Legea aplikatuz, esaldi hau espero da:

Adibide horretan neure lehen pertsona singularrari dagokion genitiboa izanik, aditzaren formantean ere lehen pertsona singularra ageri da (ditut).

Alokutiboekin

Legeak ez du balio alokutiboen kasuan:

Adibide horretan dun alokutiboa da, eta hortaz, da ez-alokutiboaren ordaina da (handi da fedea), hirugarren pertsona singularra. Baina hire bigarren pertsona da, ez hirugarrena, eta horregatik ez du tokirik aldaera indartuak. Ikus, ordea, beste adibide hau:

Adibide hori koherentea da, aditzak bigarren pertsonako formantea daukalako, eta posesiboa ere bigarren pertsona delako.

Adibide honetan biak batera ikus daitezke:

Perpaus horretan hik heure.. duk katea osatzen da lehenik, formanteek bat eginez, eta ondoren hire… duk katea, baina bigarren duk horrek da esan nahi du, alokutiboa delako, eta beraz, formanteek ez dute bat egiten: hire (bigarren pertsona), da (hirugarren pertsona). Kasu horretan ez dago lekurik bihurkariarentzat.

Zukako alokutiboarekin ere betetzen da legea:

Adibide horretan dizut horrek dut esan nahi du. Alokutiboa ez balitz, ez litzateke arazorik bihurkaria erabiltzeko:

  • adiskide, zeure kontra jokatu duzu.

Azken adibide horretan zeure… duzu katea koherentea da. Aurrekoan, aldiz, dizut…zure horretan zeure bihurkariak ez luke tokirik, dizut hori [da + zukako alokutiboa] delako. Alokutiboak ez du baimentzen erabilera hori.

Forma genitiboan

Genitibotik sortutako kasuek ere (enegan, enetzat, enegatik, enekin…) ongi eusten diote legeari:

  • Ezteratzuegu eman nahi, zeren benturaz gero, ezkenduke geuretzat aski. (Guero, "Axular")
  • Ama eztia nik badagit zure kontra faltarik zuk gaztiga eta dreza nazazu othoi bertarik Elas norat ihes naidi zu neure ama uzirik Neuretako eztazagut zu nolako amarik. (Linguae Vascomun Primitiae, Etxepare)

Legeak ez du balio bokatiboekin:

  • Eta bedratzi orenen inguruan oihuz iar zedin Iesus ozengi, zioela, Eli, Eli, lama sabaxthani? erran nahi baita, Ene Iainkoa, Ene Iainkoa, zeren abandonatu nauk? (Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria, Leiçarraga)
  • Ordea baldin arima hura ilkitzen bada, bekhatutan dagoela, gorputzetik, baldin kondenatzen bada: orduan utzten du bere Aingiru begirailleak, apartatzen zaika, eta apartatze hartan, erraiten dio: “ha gaiztoa, ene nekhagarria, ala nik gaizki enplegatu baitut hirekiko denbora”. (Guero, "Axular")

Hi eta hire etxea eta antzekoak ageri dira klasikoen lanetan. Zergatik?Sarasola, I.k dio (1980: 436), Eta hek erran ziezoten, Sinhets ezak Iesus Krist Iauna baithan eta salbaturen aiz hi eta hire etxea. (Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria, Leiçarraga) perpausean bi perpaus daudela, bakarrean bilduta agertu arren:

  • Salbaturen haiz hi
  • salbaturen da/duk hire etxea

Hor ezin da jarri heure (da/duk… hire etxea delako katea). Honela balitz, ordea, bai: Salbatuko duk (hik) heure etxea.

Bihurkariaren aurrekaria

Gogoratu, bihurkariaren aurrekariak perpaus berean agertu behar duela:

  • Esan dizut zeure etxera joango zarela.

Perpaus horretan aurrekaria eta bihurkaria perpaus berean daude: esan dizut [(zu) zeure etxera joango zara]. Ikus beste hau:

  • Esan didazu ni zure etxera joango naizela.

Arauaren arabera bigarren adibide horretan ezin da zeure erabili: esan didazu ni zure/*zeure etxera joango naiz. Horrek azaltzen du zenbait perpaus bitxiren itxura:

Adibide horren azpian perpaus hauek dauzkagu:

  • (nik) (zerbait) deituren dut neure populu. (katea: nik… neure)
  • (zerbait hori) ene populu da. (katea: hori…ene/*neure).

Idazle klasikoen testu batzuen barne egitura anbiguoa hausteko ere balio du arauak:

  • 17 Konpli ledinzat Esaias profetaz erran izan zena, zioela, 18 Huna, ene zerbitzari elejitu dudana, ene maitea, zeinetan hartzen baitu bere atsegin ona ene arimak: ezarriren dut neure Espiritua haren gainean, eta iujemendu Jentilei predikaturen draue. (Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria, Leiçarraga)

Badirudi hor neure behar lukeela (nik hori ene zerbitzari elegitu dut, izango luke azpian). Baina ez da horrela: Hona (hemen da) ene zerbitzaria, elegitu dudana. Erlatibozko perpausa adjektiboa da kasu honetan.

Nola interpretatu behar da beste hau?

Nadintzat hori nadin izango litzateke gaurko euskaran. Adibide horretan ez dago tokirik neure jartzeko, izan ere hauxe dago azpian: zuek eta nik elkarrekin fede bat dugu. Hor neure ez dator bat dugu horrekin; eta neure sartzeko, dut beharko genuke hor.

Horrenbestez, esan bezala, lapurtar idazle klasikoak izan dira legea betetzen zintzoenak.

Lapurtar idazleak

Lapurtar idazle klasikoek bete zuten zorrotzen Linschmann-Aresti legea, aukera guztiak erabiltzen ez zituzten arren. Onsa hilzeko bidia

  • Etxepare, Leiçarraga eta Tartasek ene eta hirerekin bakarrik betetzen dute legea. Geure, zeure eta zeuen ez dira ageri autore horien lanetan.
  • Leiçarragak zorrotz betetzen du, eta hutsik egin gabe, bihurkaria milaka aldiz erabilita ere.
  • Tartasek inoiz huts egiten du; Sarasola, I.k dioenez hiru aldiz:
    • Ene pundura jin nadin, bost birjina zuhurrak dira salbatiak, eta bost erhoak damnatiak, hala dio S. Gaixtoak edirenen ditu bekhatian, bere lanpak hilik halakoer emanendu punitione ifernuko su eternala, iustoak ukhanendu Paradusia, zeren herioaz orhit izan baita, bekhatoriak ukhanendu ifernua, zeren herioaz ezpaita orhit izan ene errana hala dela porogatzendut, loa, eta herioa biak, bat dira, diferenzia ezta handi, poetak ere hala dio. (Onsa hilceco bidia, Tartas)
    • Unguratu nute herioaren penek, eta dolorek, eta ene inikitatiaren nonbre handiak, eta grabitatiak, nahasi nute, eta lotsatu, Ifernuko penen, eta herioaren lazoen beldurrak, ikhusi banitu bezala, harriturik, eta lotsaturik, ene arima, eta ene gorpitza, karzelian, eta presondegian daude, iduritzen zaut, herioa eta Ifernua, neure begien aitzinian ikhusten ditudala, errege penitent handi honen debotioniari, kapitulo hontan, azken konklusioniaren emaiteko, eta hark herioari zonbat ohore, eta respektu eman dian, behazite azken Psalmo […] grabitateak nahasi naute. (Onsa hilceco bidia, Tartas)
  • Bokatiboarekin ere bai batzuetan:
    • Bekhatoria, neure bihotza, agian izan zira Parisen, agian ez, eta han izanik ere, agian etzira orhitu hilen ezurrek, biziei, erraiten dutien hitzez, eta proposez, baiña aumenz, zure parropiako Elizan sartzien zirenian, egizu sobat zure aitzinian Ioan diren zure askaziak, adiskidiak, eta zure ezagutiak, eta orhiturik haien hilziaz, orhitzite zuriaz, konsidera ezazu, izan direla hek bere denboran, […]. (Onsa hilceco bidia, Tartas)
  • Leiçarragak zeuron erabiltzen du, antza legez kanpo, baina badirudi ez dela zuon sailekoa, baizik gradu hurbilekoa (neuror –> neurorren, euror –> eurorren, zeurok –> zueron, eta abar).
  • "Axular" ere sistematikoa da.
  • Etcheberri (Ziburukoa)k behin huts egiten du.
  • Legea ongi betetzen ez denean ere (Harizmendi, K. eta Argaiñaratz, P.) sistematikoki erabiltzen da gure geureren ordez, baina ez alderantziz. Pouvreau, S.k eta Urtek ere ez dute betetzen askotan.
  • Etcheberri (Sarakoa)k betetzen du, baina hutsak eginez.
  • Beriayn, J.ek eta Elizaldek Zerbitzari ondo betetzen dute legea, beren sisteman.
  • Mendiburu, S.k eta Ubillosek nere/nere; gure/geren; eta zure/zere sistema darabilte, lehen pertsonari dagokiona neutralizaturik ageri dela (nere/nere):
    • Gaitz berera bulkatzen gaituzte gu geren etsaiek (Mendiburu).
  • Ekialdetik mendebalera, bizkaierazko datuak dira ondorioak ateratzeko zailenak, araua malguagoa delako.
1 Izen hori Schuchardtek 1900ean Leiçarragaren 1571ko lana berrargitaratu zuenean, sarreran idatzi zuenekotik hartu zuen, han esaten baitzuen Linschmann ohartu zela ene eta nire bezalakoak ez-bihurkari gisa erabiltzen zirela, izenordain arrunt gisa, eta neure, heure, aldiz, bihurkari gisa. Handik 50 urtera Aresti, G.k ere gauza bera ikusi zuen, Kintanak (1971) dioenez, eta Sarasola, I.k eman zion formulazio zehatzagoa 1980an: “Linschmann-Aresti legea” esan zion. Nire/neure, zure/zeure literatur tradizioan lanean, neurri batean, Sarasola, I.ren ekarpena laburtzen dugu.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Linschmann-Aresti legea", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3