Erabiltzaile Tresnak


morf:5:4:2:1:2

zein

Euskaldun askorentzat nor galdetzailearen baliokidea da zein, eta haren ordez erabiltzen dute:

  • Zein etorri da?
  • E, e?… Leire, ba al dator; zeinekin dator? (Elurretan hotsak, Sastre, P.)
  • Zeinekin joango zara mendira?
  • Izkira batzuek ekarri dizkiñat! Olakoak! Zeñekin ibilli naunan ere kontako diñat. (Jostuna, Labaien, A. M.)
  • Oroitz ituna! Suzko mingañak ta ke astuna, argi gorritan gaueko illuna! Barrun daudenen aur karraxiak eta emakume larri antsiak zein ez luteke biotz-berako? Bañan erregek esan dulako su eta garrak badirudite inpernutarrak geituz ta geituz. (Zumalakarregi, Zubimendi, J.)
kakotxa
kakotxa
Asto-lasterrak” (gehienetan pluralean erabilia) edo “asto-lasterka(n)”, Zuberoako antzezpen mota bat izendatzeko erabili izan da. Berez, ohitura komediak dira, drama satirikoak, eta horiexek dira noski literatura ikertzaileen interesa piztu dutenak eta antzerki ezaugarri garatuenak dituztenak, baina, jorratzen dituzten gaiengatik eta sorburuari dagokionez, beste zenbait herri antzezpenekin dute zerikusia, hala nola, zintzarrotsekin edo Galarrotsekin1. (Literatura Terminoen Hiztegia)

Tradizioari eta erabilerari erreparatuz gero, ordea, nor termino ez markatu gisa erabiltzea komeni da, eta zein, berriz, multzo batean aukeratu nahi denean:

  • nor etorri da?
  • horien artean zein nahi duzu?

Baina arau nagusia hori izan arren, bietara hausten da: zein erabiliz nor-en tokian (zein zara zu?) eta nor erabiliz zein-en tokian (zuetatik nor da Peru?):

  • Zein zara zu? ”, ahotsak haserre zirudien, eta Marga zer esan ez zekiela geratu zen, baina emakumeak berehala jarraitu zuen: (Traizioak, Iban Zaldua)
  • Nor da Kartagoko oradore guztien artean andiena? (Latsibi, Azkue, R. M.)

Iparraldean zoin erabiltzen da gehien, eta zuin ere bai tarteka:

Beste esapide hauetan ere erabiltzen da zein:

  • –tik zein:
    • Bietatik zein da zaharrena?
    • Yaurleak galdegin zien bada: “Bietatik zein nai duzue askatzea? Nai al duzue Yuduen erregea lokabe utzi dezadan?”. (Yesu Kristo gure Yaunaren bizia, Polikarpo, I.)
    • Horietatik zein da jokalari hoberena?
  • zeinek…zeinek…zeinek:
    • Aritu dira, zeinek hartu, zeinek eraman, zeinek ordaindu, zeinek ireki…
  • zein…-ago:
    • Hango herriak ikusi genituen, zein ederrago.
    • Benus da Palas eta Pandora zoragarria, Zeiñ ederrago gaur daikezue alegiña. (Aldizkarietan argitaratuak eta beste, Arrese Beitia)
    • Jose Antonio astoarekin oso zeguan arrotuta, obia nun zan orduko berriz Matias akordatuta, San Estebandik Iyuiaraño bidia siñalatuta, zein azkarrago ara allegatu zortzina arroa artuta. (Jarritako bertsoak, Errota, P.)
  • zein eta:
    • Onela esaten zunan: “Zein-ta dira zeru-gorputzen lau doaiak? eta “argitasuna, zailutasuna, (zuek belaungozo esaten diozute), sarkor izatea, minberakaitz izatea”.? (Kiton arrebarekin, "Orixe")
  • zein besterik:
  • Zeinek jakin / ikusi / entzun…:
    • Zeinek jakin nor geldituko den azkenean hemen.
    • Horrenbeste euro, zeinek aurki lezakeen!
    • Zeñek jakin non geldituko dan ekaitzak aurrean darabillen osto legorra? (Garoa, Aguirre, D.)
    • Poz pozik serbiduko zindukedaz Joakin, Gure astoa baña, nun dan zeñek jakiñ? (Ama euskeriaren liburu kantaria, Arrese Beitia)
  • Zein izan:
  • Zeinek ez:
    • Zeinek ez du maiteko holako gizona.
    • Oitura on eder au zeñek ez du naiko? (Lora, Otaño)
    • Zeinek ez zuen txakolin freskoaren laguntzaz amets egiten? (Ragga-ragga dator gaua, Paddy Rekalde).
  • Zein bere:
    • Zein bere txandan Berria da euskara hutseko eguneroko bakarra
    • Lehen begiratuan, Noeren Kutxatik irtendako animaliek areago dirudite Artistaren batek zein bere aldetik irudikatuak, biziaren aniztasun zabalaren ñabardura infinituetan laketzen zuelarik egile horrek bere fantasia. (Sagua, eulia, eta gizakia François Jacob / Juan Garzia)
    • Orobat diot umeez, ahaideez, urkhoez, eta oraino adiskideez, zein bere graduaren eredura. (Philotea, Pouvreau, S.)
  • Zein baino zein:
    • Honela dio Jaunak: “Amondarrek gaiztakeriarik asko egin dute, zein baino zein handiago. Eta beraz, zigortu egingo ditut! Galaadeko emakume haurdunei sabela urratu baitzieten, beren lurraldea zabaldu ahal izateko; (Elizen arteko Biblia, Askoren artean)
    • Zein baino zein nabarmenagoak ziren aitaren arreta bereganatzen zuten bideko lagun haiek:[…] (Azkenaz beste, Lertxundi, A.).
  • zein ere… (= “orobat”):
  • “Norbait izan” adierarekin:
    • […]iñoren itzik entzun gabe, illetarik nori jo ezta, barruko jantzia zeñek garbiturik etzuala, ondoez baten nork begiraturik etzeukala;[…] (Garoa, Aguirre, D.)
    • Prezio ortan bada zeñek erosia! (Sasoia joan da gero, "Uztapide")
  • Zein ere den:
    • […] baña bertze anitzek zein ere den ez ezagutu egiñen diote: […] (Jesusen amore-nequeei, Mendiburu, S.)
    • Baina zein ere den egiazko istorioa, badago aski ziurgabetasun, negozio honetarako, eskuizkribua sekula ez zela galdu uste izateko. (Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana)
    • Sartalderantz luzatzen ikusi zuen bere itzala, eta bere artean egin zuen: zein ere den txiki objektu bat, bada beti argi bat hura handiarazten duena. (Loroaren teorema, Denis Guedj / Muñoz, J.).

Dantzan.eus atarian dantzaren inguruko berriak aurki litezke Erlatibozko perpausetan ere ageri da, perpaus buru gisa:

  • Mugagabean eta aditz laguntzaileak bait- hartzen duela:
    • Aingerua da hitz Greko bat, zein erran nahi baita enbaxadore edo mandatari: eta izen hunez deitzen dira, Iainkoak bere borondatearen exekutatzera Ministre igorten dituen Spirituak. (ABC edo Kristinoen instrukzionea, Leiçarraga)
    • Lokamuts torturatzaileak, non behin eta berriz azaltzen baitzitzaizkion lapur multzoak eta ebasle andana, denak ere bere perla beltza ostu nahian, eta zeinetan […] azken finean beti eramaten baitzioten perla gutiziatua begien aurretik (16 ipuin amodiozko, Mendiguren Elizegi, X.)
    • Hala erraiten da Neron gaixto hark ere, Erromako andre prestuen erdiak desohoratuz gero, eta iduri onetako muthil gazte bat ikhusten zuenean, harekin ere naturaleza bera ere narda den bezala, segituz gero, azkenean bere ama propioaz amurustu zela: bere ama bera, zeiñen sabeletik iltki baitzen, demandatu zuela. (Guero, "Axular")
  • Mugagabean eta aditz laguntzaileak -n hartzen duela:
    • a zeinek bere ontasuna geijago maite dauen, a gana dua Jesus. (Icasiquizunac, Fray Bartolomé de Santa Teresa)
    • Haren baitan, eleberri bat, Rayuela, Julio Cortázarrek hogeita hamabi urte geroago argitaratua, zeinek bizitza bera laburtzen duen esaldi bat baitu bere baitan. (Errautsera arteko sugarra, I. Zurutuza)
  • Mugatuan eta aditz laguntzaileak bait- hartzen duela:
    • Nazioarteko ekonomia-espazioaren zatiketa hirukoitzak, zeina aipatu baita jada merkataritza-trukeen fluxuari dagokionez, guztiz egokia izaten jarraitzen du inbertsioetan eta ekoizpen-sareetan. (Ekonomiaren globalizazioa, Jacques Adda / Navarro, k.)
    • Badut batez ere akats bat, zeina baita uste izatea ezen Danceny eskolume, melenga hori, nitaz baizik ez arduratua, […] (Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Muñoz, J.)
    • Zeinak profeta bat, profeta delakoz baitu hartzen, hainak saria izanen du (Biblia Saindua III, Duvoisin)
    • Erakusten dute haren burdinazko ohea, zeina baita Errabathen, Amonen semeen hirian:[…] (Biblia Saindua I, Duvoisin)
    • Maria bere esposarekin batean, zeina baitzen izorra (Jesu Kristoren ebanjelio saindua, Haraneder, J.)
    • Eta, horrela, egun batek hurrengorat ninderamala, eta hitz batek bertzerat, halaxe bildu ahal izan dut, hitzez hitz, neure trabailuaren ondoko uzta, zeina baita eskuan daukazuna[…] (Lur bat haratago, Irigoien, J. M.)
    • Askatasuna, bai, baina askotasuna da hor berez axola duena, askotasunaren produkzioa, gizabanako eta gauzabanako askoren askotasun entretenigarria, zeinarekin baita txit alaikiro jostatzen Euskal Hiriko hiritarren ixpiritu anizkoia (Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, Segurola, I.)
  • Mugatuan eta aditz laguntzaileak -n hartzen duela:
    • Baso eta soroak,
      zelaiak, mendiak,
      abere illez zeuden
      arras estaliak,
      sartu zitzaielako
      gaitz bat txit andia,
      zeñari oi dioten
      deitzen izurria. (Ipuinak, Iturriaga, A. P.)
    • Determinazio orokorrak ere finkatu beharra dago, zeinek ematen duten banako bat eratzen deneko planoan sarraraztea (Etika, Spinoza / Xarriton, P.)
    • Hoteleko gela batean gertatzen den eszena arrunta, zeinean bera zetazko izaretan zegokeen eta ni botila hotz bat xanpain eta sakeletan kristalezko kopa bi nituela azalduko nintzen. (Gorde nazazu lurpean, Saizarbitoria, R.)
  • zein ere bezala eta aditz laguntzaileak bait- hartzen duela:
    • Ene begiak lurreko gizon fidelen alderat itzultzen ziren, haiek enekin jarrarazteko; zein-ere baitzebilen notagabeko bidean, hainak zerbitzatzen ninduen. (Biblia Saindua II, Duvoisin)
    • Ura deitzen da gauza baten fina, zeinengatik eta zeintako ere baita Gauza gura. (Sermoiak, Lizarraga)
    • Txunditurik zeuden denak (ez auzokoak baino gutxiago ateraldiaren egilea), eta Delacour andereñoa, zein ere pertsona sendokote jator bat baitzen, irribarre zabala egiten hasi zen. (Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro)
    • Ségouini ez zitzaion beharbada kopuru handia irudituko, baina Jimmyk - zein ere, behin edo behingo hutsegiteak gora-behera, barru-barruan sen sendoen oinordeko baitzen -, ondotxo zekien zenbat kostata bildua izan zen. (Dublindarrak, James Joyce / Irene Aldasoro)
  • Batzuetan harridura aderbioa da:
    • Beste argitasun batekin, zein ederra! (Europako mugetan barrena, Jimenez, E.)
    • Ai, ai, oraintxe ikusi balei neure senartxu maiteak! Oi, zein ederra daon, txagiñean atxikin txikia iminda! Oi, zein ederra dan beti bere, Jainkoak alantxe eginda! Txagin barriak urteten deutse bapere zer txarrik barik, eta emen nauko txagin guztiak urtenda ikusi-gurarik. (Gora begira, Zamarripa, P.)
  • Ze aldaera ere erabiltzen da huts-hutsean:

Euskaltzaindiak honetaz

Gaian sakonduz

  • Ikus EHULKUren araua zein-zer galdetzaileei buruz.

Glosategia

  • Asto-laster: “Asto-lasterrak” (gehienetan pluralean erabilia) edo “asto-lasterka(n)”, Zuberoako antzezpen mota bat izendatzeko erabili izan da. Berez, ohitura komediak dira, drama satirikoak, eta horiexek dira noski literatura ikertzaileen interesa piztu dutenak eta antzerki ezaugarri garatuenak dituztenak, baina, jorratzen dituzten gaiengatik eta sorburuari dagokionez, beste zenbait herri antzezpenekin dute zerikusia, hala nola, zintzarrotsekin edo galarrotsekin. ( Asto-lasterrak, Literatura Terminoen Hiztegia)
  • Galarrots: Ilunabarretan kanpai eta ezkilen hots eta zaratarekin lagunduta, herriko gazteek egiten zuten serenata modua. Zarata egileekin batera joan ohi ziren Nafarroa Beherean bertso abeslariak. Etsenplu txarren emaile zen bikotea lotsaraztea zen senerataren jomuga, eta, horretarako, hari paratzen zitzaizkion bertso ziridunak kantatzen zituzten. G. Hérelleren sailkapenaren arabera, xaribari-serenata mota bat da. Galarrotsak deitura hartzen du Nafarroa Garaian eta Beherean, eta, Zuberoan, zintzarrotsak. ( Galarrots, Literatura Terminoen Hiztegia)
  • Xaribari: Charivari frantses hitzaren mailegua da, eta, orokorrean, norbaiti burla edo zentsura egiteko herriko jendeak eginiko zarata-hotsa da, edonolako tresnez balia tuz. Frantsesez charivari eta gaztelaniaz cencerrada , katalanez esquellotada eta okzitanieraz calhabari deituriko errepresentazio parateatral herritarren pareko dira euskaraz zintzarrots edo galarrotsak, turutots, tupinak, tupina-itsuak eta abar. ( Xaribari, Literatura Terminoen Hiztegia)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "zein", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3