Erabiltzaile Tresnak


morf:5:4:2:1:3

zer

Pertsona ez direnez galdetu nahi denean erabiltzen da zer izenordaina:

  • Zer erosi duzu? – Auto bat erosi dut.
  • Zertaz hitz egin duzue? – Feminismoaz hitz egin dugu.
  • Zertan ari zara? – Email bat bidaltzen ari naiz…
  • Zeren bila zabiltza? - Giltza bila ari naiz.
  • Zertan dihardu? - Irakurtzen dihardu.
  • Zertara zoaz udaltzaingora? - Salaketa jartzera noa.
  • Zer dakar beronek? - Kafea dakar denontzat.Angela Davis aktibista afroamerikarrak borroka sutsua egin du emakumeen alde

Baina zer ez da beti izenordaina, izenaren determinatzaile ere bada batzuetan:

Zer determinatzailea denean, ondoko sintagma mugagabean joaten da gehienetan:

Baina sintagma hori mugatua ere izan liteke:

Horrelakoetan nolako-ren baliokide da zer, askotan, harridurazko perpausetan:

Aldaerak kasuz kasu

Absolutiboan ze aldaera asko erabiltzen da, bai hitz egiterakoan eta bai tradizioan eta egungo literaturan ere:

Bizkaieraz, esaterako, tradizioan zer izenordaina (zer da hori? eta ze determinatzailea (ze gauza) bereizten zituzten. XX. mendean behera egin zuen erabilerak mendebaleko idazleetan. Bestalde, gipuzkeraz gehiago idatzi izan da zer, osorik, baita Ekialdean ere. Gehienetan gaurko idazleek hizkera arruntean erabiltzen dute ze aldaera.

Zer izenordainaren ergatiboa zerk da, baina bizkaierazko tradizioan zek ageri da gehien:

  • Zek egiten dau ainbeste buruko min, ta neke artutia? Diru gura sendo, ta borondate benetakuak. Zeinbat izerdi? Atxurlarijak, ikatzgiñak, zeinbat zeregin neke andiko? Zek egiten dau au? Eukitiak borondate sendua ogija irabazteko. (Confesio ona, Moguel, J. A.)
  • Eta, zek emon eutsan ur ari gozotasun, eztitasun zalegarria? (Gueroco Güero, Añibarro)
  • Eta, iru urte ta erdi onetan emendik agertu ez ta, zek ekarri zaitu ba gaur? (Edo geuk edo iñok ez, "Kirikiño")

Instrumentalean zertaz, zertas, zetaz, zerzaz eta zerez aldaerak erabili dira:

Ablatiboan zertarik, zertaik, zerteik aldaerak:

  • zertarik:
  • zertaik:
    • Baiki zertaik ere onak atratzen duen probetxu, artaik kalte atratzen du gaixtoak; nolakoa duen arimaren disposizioa bakotxak, ala nola janari onak on iten dio estomago onai ta gaitz gaixtoai. (Sermoiak, Lizarraga)
    • Benzeslao ta Boleslao anaiak, au deabrua, ura sandua, zertaik etorri ze? Ura azi baizue bere amiña sanda Ludmillak, au bere ama gaistofikatu Drahomirak. (Sermoiak, Lizarraga)
  • zerteik:
    • Zertaik zautu datate \ ene anaia jauna? (Euskal Baladak. II. Azterketa eta antologia, Lakarra et alii.)

Soziatiboan zerekin, zerkin, zegaz, zergaz, zer edo zerkin:

Datiboan zeri (nagusia) eta zerei:

  • zeri:
  • zerei (AN-egüés-olza)

Genitiboan, zeren da orokorra baina zeen eta zen ere badira, eta zertzat ere ageri da inoiz:

Erabilerak

Lagunarteko hizkeran batez ere, makulu-hitz gisa erabiltzen da zer, edo zera:

Andima Ibiñagabeitia

Horrelakoetan zer ez da galdetzailea, izena (mugatzaile eta guzti), adjektiboa edo aditza da:

Ahozkoan sarri erabiltzen dugu gogoratzen ez dugun izenen eta abarren ordez, baina EGLUk dio ez dela oso esapide dotorea maila jasorako.

  • Bistan da hizkuntza idatzian zer honek ez duela leku handiegirik. Ahozkoan bai, askotan gogoratzen ez garen izena ordezkatzeko balio baitu. […] Honen ordez, komodinen baten premian bagara, agian itxurazkoago litzateke honako hau edo hauxe-z baliatzea.[…] ( EGLU I, 49-50. or.)

Horregatik, honelakoak saihestea gomendatzen du:

  • Industria Sailburuak zera adierazi du kazetarien aurrean: 1.5000 lanpostu berri sortuko direla datorren urtean Urola aldean.

Idatzizkoan honelako esaldiak ez dira oso dotoreak, eta egokiagoa da zeren ordez, hauxe, honako hau erabiltzea edo bat ere gabe ematea esaldia:

  • ?Alkateak zera esan du osoko bilkuran: ez dela berriz ere alkategai izango.
  • Alkateak honako hau/hauxe esan du osoko bilkuran: ez dela berriz ere alkategai izango.
  • Alkateak osoko bilkuran Ø esan du ez dela berriz ere alkategai izango.

Hala ere, egungo idazleek asko erabiltzen dute zera halako testuinguruetan:

  • Eta segida batean konturatu zen lehen ez zela hain antiklerikala, errespetuzko zer bat gordetzen ziola elizari, gurasoengandik jasotako ohitura bati zor zitzaion begiramen hotza, eta sinestuntzat zeukala bere burua, sinestun eszeptiko samartzat; baina, orain? (Ez balego beste mundurik, Karlos Linazasoro)
  • Bere tokitik mugitu gabe zer beltz bat jaurti zidan, airez aire. (Rock'n'roll, Epaltza A.)
  • Ez dakidana, zera da: guk geure burua ukatzeko beste maite izan ditugun zerok ote diren geure seme-alabek nahi dutena. (Itsasoan euri, Garzia, Joxerra)

Beste erabilera batzuk ere baditu zer honek:

Leonid Nikolaievich Andreyev

  • Badut zer edo zer esku artean (Lotsaizuna, John Maxwell Coetzee / O. Arana)
  • Euren helburua edozein dela, zer edo zer egin beharra daukagula uste dut (Odolbildua, J. Landa)
  • Bortxazko lan hark, batzuetan, zer edo zer irensteko ahala eskaintzen zion (Anbroxio,
  • Ezin zen igarri lasai zegoen ala izugarri urduri, zer edo zertan pentsatzen ari zen ala isileko poliziek epaileen aurrean ematen zituzten azalpenak entzuten. (Zazpi urkatuak, Leonid Nikolaievich Andreyev / J. Morales)
  • Zalapartak entzuten dira tanpez, eroriko baldar eta urrunen antzekoak, zer edo zerk lur joko balu bezala. […] (Idi orgaren karranka, Victor Hugo / Izagirre)
  • [Txantxangorria] hasten da txioka, salto alde batera eta salto beste aldera, txioka eta txioka, makilatxo bat zirudien zer edo zertxo baten aldamenean… […] (Naturaren mintzoa, Zabala, P.)
  • Izenondo mugatuaren ezkerrean:
    • Ea zer edo zer bitxia sumatu zuen egun hartako bazkarian[…] (Itzalak, Zaldua I.)
    • Besteak bezalakoa zen gutun hura, baina bazuen zer edo zer berria, edo, nola esango nuke, biziberritua. (Arima enkoniatuak, Mendiguren Elizegi, X.)
    • Zer edo zer inportantea esan behar zidan (Paradisuko Almanaka, Gianni Celati / F. Rey)
  • Badaezpada adierarekin:
    • Eta orduan gauza asko erakutsi behar zaizkio, zer gerta ere; gauzak nola diren eta zergatik. (Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, Iñaki Segurola)
    • Betidanik, zer gerta ere, lau intxaur eskura nahiago, urrutiko hamalauak baino (Rock'n'roll, Epaltza A.)
    • Zer gerta ere giltzatua beharko zukeen polizi pistola bat zeraman eskuetan! (Entre les loups cruels, Borda, I.)
    • […]Urratsak labur eta zuhur beraz, zer gerta ere. (Santiago oinez, Aintziart, P.).
  • Zer-nola, galdera perpausetan, nola adierarekin:
    • Aita isileko arrantzan edo ehizan aritutakoa zen inoiz, eta Charliek bazekien zer-nola moldatu (Peaceful soldadua, Michael Morpurgo / Mirentxu Larrañaga)
    • Hasitako gertakizuna zer-nola amaituko itxaron gabe, beren bideari jarraitu zioten (On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Ezkiaga, P.)
    • Zuk, apeza izanez, badakikezu zer nola egin egunero, fededun eta ere sinesgabeen erdian izanez eta ibiliz. (Azken apeza, Aintziart, P.)
  • Zer-nolako (zernolako) izenlaguna, nolakoa esanahiarekin:
    • Zer nolako zintzotasuna! (Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Muñoz, J.)
    • Ez dakizu zer-nolako gozatuak ematen dizkiguzun! (Antropologo bat Marten, Oliver Sacks / Olarra, X.)
    • […] ez zuten asmatu zer nolako gaitza zen, ez ziren, beraz, emakumea sendatzeko gauza izan. (Itzarri nahi ez zuen printzesa, F. Juaristi)
    • Esplikatu nion Ximuni zer-nolako momentu goxoak pasatzen genituen han, haurrak ginelarik (D. Landart)
    • Hori guztia finantzatzeko zer-nolako bideak erabili behar diren (J.I. Perez/P. Salaburu)
    • zer-nolako hipotesia, Virgilio: heriotza kendu. (Hauts bihurtu zineten, Igerabide, J. K.).
  • Zer-nolako predikatu gisa:
    • Zer nolakoa izan da esperientzia? (Zortzi unibertso, zortzi idazle, Urkiza, A.)
    • Hitzegin zuten gero Jacky Vicedos Oihantzainak eta Pierre Salaberry Oihantzainburuak azaltzeko zernolakoa den xedea. (Zabozeren alde, Herria, sinadurarik gabe, 2002-12-12, 5. orr.)
    • […] batere axola ez digun pertsona bat zer-nolakoa den adierazteko pare bat hitz aski eta gehiegi izan daitezke. (Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, Iñaki Segurola)
  • Zer-nolako izen gisa:
    • Orain arte ez dut inoren eskubiderik ukitu, ezta inorengandik eskupekorik jaso ere, baina zer-nolako honi ez diot antzik ematen. (On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Ezkiaga, P.)
    • […]ondoretasunaren kimikaren zer-nolakoa zehaztea, zelularen funtzio oinarrizkoak aztertzea. (Sagua, eulia, eta gizakia, François Jacobj / Garzia, Juan)
  • Zer(en)gatik adierarekin, Iparraldean:
  • Eskerrik asko-ren erantzunean:
  • Determinatzailea, esango denari buruzko zalantza adierazteko:
  • Interjekzioa:
    • “Zera! Interjección. –Zer daroyazu or ezkutuan? –Zera! Ontzako urriak!”
  • Katafora gisa, esango denari bide emateko:
    • Zera esan dosta: oian egoteko ta pastilla onek artzeko. (Bergarako euskara, Elexpuru)
    • Esangura batean, ibaiak berak irauten du, iraun ere: bestean, ordea, bestetara aldatuz doa etenbage. Zera, on izan diteke gaindegi batetik ikusita, ta txar, beste gaindegi batetik begiratuta. (Platon'eneko atarian, Zaitegi, J.)
  • Esaldi zinikoa:
    • Ez eutsen bape jaramonik egin bere eritxiari. Zera egingo eutsen! (Ipuin-barreka, Felix Bilbao)
  • Ez dakiguna, esan nahi ez duguna adierazteko:
    • Baina, halere, […] badu teatroak halako “zera” bat, hemen aurkitzen ez duguna. (Euskal Idazlan Guztiak I, Mitxelena, K.)

Euskaltzaindiak honetaz

Gaian sakonduz

Glosategia

  • Espletibo: Perpausaren esanahian ezinbestekoa izan gabe, balio espresiboa eransten duen hitza edo esapidea.
  • Katafora: Erreferentzia egiten zaion elementuaren aldez aurretiko deixi-jokoa; anafora hitzak adierazten duenaren alderantzizko jokoa.
    • Hark bazekien zer egiten zuen; izan ere, Mikel ohituta zegoen lan hura egitera.
  • Hark horrek geroago datorren Mikelen erreferentzia kataforikoa egiten du.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "zer", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3