Erabiltzaile Tresnak


morf:5:4:2:2:1

norbait, zerbait

norbait eta zerbait izenordain mugagabeez ariko gara atal honetan.

Erabilera

Norbait eta zerbait izenordain mugagabeak dira gehienetan, ez daukatelako erreferentzia zehatzik. Pertsonentzat erabiltzen da lehenengoa, eta pertsona ez direnentzat bigarrena:

  • Norbaitekin joan beharko zenuke bidaia horretara.
  • Zerbait edango nuke.
  • Zerbait gustatzen zait (-perts.)
  • Norbait gustatzen zait (+perts.)

Hala ere, zerbait eta norbait izenordainak izan arren, adjektibo batek lagunduta ere ager daitezke, eta horrelakoetan Izen Sintagmarekin erabiltzen dira:

  • Zerbait ona egin du Nereak saria irabazteko. (= ona den zerbait)
  • Norbait azkarra behar dugu lasterketa irabazteko. (= azkarra den norbait)

Idazleetan makina bat adibide dago:

Adibideek erakusten dutenez, zerbait izenordainak adjektibo mugatua izan dezake eskuinean:

  • […]gizon edo emakume batek zerbait berezia sentitzen duenean, lehenengo aldiz sentitzen du[…] (Urregilearen orduak, Aristi, P.)
  • Atzoko izumenaren ondoren, zerbait ona, azkenik, eta… (Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta)

Edo adjektibo mugagabea:

  • Zuhur nenbilen, zerbait berezi esan nahi zidala sumatzen nuen. (Soinujolearen semea, Atxaga)
  • Zerbait berok on egingo dizu… (Zeruetako erresuma, Borda, I.)
  • Zerbait txar gertatu bide da. (Anbroxio, Bidegain, E.)
  • Edota ustelkorrak ez du kalterik —ez ditekena— edota —egi egi dana— usteltzen danak zerbait on galtzen du. (Augustiñ Gurenaren aitorkizunak, "Orixe")

Hala ere, bigarren moldekoak txartzat ematen ditu EGLU Iek (51. orrialdea) eta izartxoarekin markatzen ditu:

  • Zerbait gozoa prestatuko dugu jateko.
  • Norbait azkarra aukeratu behar dugu lasterketarako.
  • *Zerbait gozo prestatuko dugu jateko.
  • *Norbait azkar aukeratu behar dugu lasterketarako.

Ekialdeko euskalkietan, bestalde, zerbait determinatzaile gisa ere erabiltzen da, izen bati lagunduz:

Norbait izan esapidea ere nor izanen moduan erabiltzen da. Tradizioan zerbait izan ere ageri da:

  • Etxe horretan bazara norbait zu.
  • Zerbait izan girela nork du ukatuko?
  • Arbasoen obrak hor baitaude lekuko. (Odolaren mintzoa, Xalbador)

norbait

Norbait izenordaina mugagabea da, eta ez dauka erreferentzia jakinik. Forma hau ere, oinarrian daukan nor bezala, pertsonentzat erabiltzen da:

  • Norbait dago etxean.
  • Norbaitek deitu du.

Ikus hemen zein testuingurutan erabiltzen den nagusiki:

zerbait

Arestian esan dugunez, zerbait ere izenordaina da gehienetan, baina pertsona ez direnentzat:

  • Zerbait gustatzen zait (-perts.)
  • Norbait gustatzen zait (+perts.)

Hala ere, esana dugu hau ere, pertsonen erreferentzia ere hartzen du:

Tradizio idatzian hainbat aldaera izan ditu zerbait izenordainak: zerbeit, zerbaizt, zerbaita, zerpait:

  • Beldur ziren, anarxistadirelako heiek arma zezaten zerbeit izigarrikeria, bere laguna justiziaren eskuetarik atheratu nahiz. (Gontzetarik jalgiaraziak, Hiriart-Urruty, J.)
  • zerbaizt (Parnasorako bidea, Azcue, E.)
  • Azartuten nas, […] debotoen konsuelorako, zerbaita adietan emotera. (Idazlanak, Migel Ignazio Zuzaeta)
  • zerpait (Kristau ikasbidearen azalpena, Intza, D.)

Iparraldean zerbaitetan, zerbaitetara, zerbaitetarik ageri dira, eta hegoaldean, berriz, zerbaitetan eta zerbaitetara horiekin batera zerbaitean, zerbaitera, zerbaitetik, zerbaiten, zerbaiteren, zerbaitez (gehien erabilia Ipar nahiz Hegoaldean) eta zerbaitetaz.

Bestalde, egun erabiltzen ez den arren, tradizioan sarri erabili da postposizioa bait-i erantsi ordez, zer-i erantsita (zertanbait, zertazbait…):

Testuinguru hauetan eta adiera hauekin erabiltzen da zerbait:

1 = norbaitek

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "norbait, zerbait", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3