Erabiltzaile Tresnak


morf:5:4:2:2:3

edonor, edozein, nornahi

Izenordain hauek ere (+pertsona) ezaugarria dute. Askoren artean aukera emateko erabiltzen dira (edo eta nahik ere aukera adierazten dute):

  • Edonork egin dezake bidaia hori trenez.
  • Nornahik egin dezake bidaia hori trenez.

Batak, besteak nahiz denek egin dezakete bidaia hori trenez, hori esan nahi dute perpaus horiek.

Bestalde, edozer eta zernahi izenordain eta determinatzaile izan daitezke, (-pertsona) ezaugarriarekin.

edonor

Edonor izenordainak hainbat aldaera izan ditu tradizioan: eronor eta edonok XX. mendean erabili ziren batez ere:

Azkue, R. M.k edonoratu ere erabili zuen Morfologia lanean (588. or.), “edozein tokitara eraman” adierarekin.

edozein

Bestalde, edozein ere edonoren parekoa da. Zubereraz izan ezik gainerako euskalki guztietan erabili da. Izenordain gisa batzuetan:

  • Itz oiek, Judas ez beste edozeñen biotza bigunduko zuten; (Testamentu Zarreco eta Berrico condaira, Lardizabal)
  • Bañan nik oraintxe bertan jokatuko nioke olaetako jantziurdindun edozeñi, zeñek garo-zama aundiagoa bizkarrera jaso. ERRETORA: Eta zuk, Margo, zer diozu? (Margo ihardetsi gabe, nigarrez lotzen da) JANA MARI: Ez enea delakotz, jaun Erretora, bainan ene alaba ez duzu gero edozoinetarik. (Senperen gertatua, Larzabal, P.)

Edo izenkiaren ondoan, determinatzaile gisa, aurretik nahiz atzetik:

nornahi

Nornahi izenordaina euskalki guztietan erabili izan da. Kasu marka eta postposizioak gehituta, bi aldaera nagusi izan ditu tradizioan: nornahik / nork nahi; nornahiri / nori nahi; nornahirekin / norekin nahi… Forma horietan bigarren aldaera da zaharrena, hau da, kasu marka lehenengo osagaian daramana. Horrela ageri da egun nonahi forman, edo nondik nahi edo nondinahi (nonahitik eta nondinahitik ere bai) formetan, esaterako:

Ingurune hauetan erabili ohi da nornahi:

  • Hori ez da edonor adieran:
  • Erlatibozko perpausen ondoren:
    • Gelan dagoen nor-nahik ikusiko du, mediumtasun izpirik ez izanik ere. (Artikuluak, Mirande)
  • Subjunktibozko perpausekin:
    • Nor nahi ethor dadien, ez idek athea, quel que soit celui qui viendra, n'ouvrez point la porte. (Diccionario manuscrito vasco-francés, Duvoisin)
    • Jende agrados, laño eta maitagarria beti zuretzat, nornahi izan zaiten. (Ene artzain-etxolak, Larre, E.)
    • Nor nahi den eta nolakoa nahi den zarela. (Guero, "Axular")
  • Izen baten eskuinean edo ezkerrean:
    • […]Aita Sainduak berak larderiatzen ahal duela laiko nornahi[…] (Enkiridion, Azpilkueta, M. / Xarriton, P.)
    • Azken batean, nornahi emakume delarik ere, hemendik at dago[…] (Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / M. Larrañaga)
  • Nornahi + ere (+ dela edo antzeko adizkiren bat tartekaturik, edo horren ezkerrean):
    • Kalte gaitzak beraz, elkartasun mugimendu handi bat sustatu duten kalteak egia erran, holakoetan nornahik ere bere bihotz ona aiseago erakusten baitu. (Egun eta bihar, Herria)
    • Beraz, Ministro jeneralak, nornahi dela ere, ni neu bezalaxe maita eta benera dezala nahi dut. (Asisko Frantzizko, Asisko Klara, Askoren artean)
    • Nornahi eta nonahi zela ere, kontent egoten ahal zen bere arrakastaz. (Rock'n'roll, Epaltza A.)
    • Segur bainaiz bakoitzaren esperientzia pertsonala, nornahi ere den hau, ezin dela besterengana hedatu. (Euskararen etxea, Salaburu, P.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "edonor, edozein, nornahi", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3