Erabiltzaile Tresnak


morf:5:4:2:2:4

edozer, zernahi

Edozer eta zernahi izenordain nahiz determinatzaile izan daitezke, (-pertsona) ezaugarria dutela beti:

  • Orain edozer (liburu) irakurriko nuke.
  • Batzuek, edaten dutenean, zernahi (astakeria) esaten dizute.

zernahi

Zernahi-k tradizio luzea du eta ongi dokumentatuta dago Iparraldean, XVII. mendearen erdi aldetik. Ingurune hauetan ageri da nagusiki:

Izenordaina hutsean

  • Egoera ikaragarri hau baino bertze zernahi hobe dela. (Oilandoko ermita, Michel Oronoz)
  • Zernahi gertatzen ahal da baketzera etorri omen zareten lurralde dorpe honetan. (Elektrika, Montoia, X.)

“edozer gauza”

Izen baten edo aditz baten ezkerrean agertzen da, “edozer gauza” adiera hartuta:

  • […]Opor sainduetan gaudelako, eta opor sainduetan, itxuraz, zernahi diru xahutzea libro delako. (Rock'n'roll, Epaltza A.)
  • […]zeren eta ene desohoreak, ni hain ezaguna naizen aldetik, eskandalua ekar liezaioke zernahi jenderi[…] (Enkiridion, Azpilkueta, M. / Xarriton, P.)
  • Nornahik zernahi obra zezakeen lurraldea. (Zeruetako erresuma, Borda, I.)
  • Erotu ginen biak orduan, eta zernahi erran genion zaintzaileari[…] (Bakartasunaz bi hitz, Bidart, F.)

“asko, izugarri”

  • Zernahi sufrituz desmozkortzen ari nintzen bitartean… (Anaiaren azken hitza, Landart, D.)
  • Palestinago jendeak zernahi jasaten duela salatzeagatik[…] (Herria)
  • Zernahi dela, gain haietan euskaldunak aipatzen gaituzten ber, oraino bizi garelako seinale da. (De re publica edo politikaz, Xarriton, P.)

“dena dela, hala ere”

  • Zernahi dela ere, handik gutxira, nigandik aldaratzera behartzen zuen afera batez oroitze irudi bat egin zuen[…] (Harreman arriskutsuak, Choderlos de L. / Muñoz, J.)
  • Garbi ikusten da, bada, zernahi dela ere. (Giza gorputza lanean, John Lenihan / I. Aldasoro)
  • Zernahi gisaz, inon izatekotan, goiko jangela txiki horietan izan behar zuten biltokia. (Rock'n'roll, Epaltza A.)
  • Goxoa bezain samina, baina zernahi gisaz ezin ahantzia. (Bihotzeko mina, Dirassar).

Osagarria instrumentalean hartuta

  • Bainan Bas-Andreak erran zion ez izitzeko eta zilo hartarik, bizkarrean hartu-ta, eremaiten bazuen Apanizera, diruz zer nahi emanen ziola. (Ixtorio-mixterio, Barbier)
  • Eta bazen eri eta kolpatuz zer nahi bai etxetan bai karriketan. (San Frantses Jatsukoa, Narbaitz, P.)
  • Badira zernahi pairatu, jasan, sufritu bezalakoak ere:
  • Etsai baten ganik zernahi sofritu nukeen; baina adiskidetarik, hurkoetarik, eta beretarikkako laidoak, eta bidegabeak, nork eztaki zein mintki errezibitzen diren? (Escuararen hatsapenac, Etcheberri (Sarakoa))

“gaizki pasatzea” adierazteko

  • Artzainek arthaldeak nahastera utzi zituztela: zer nahi ikusi zutela zoin zoinena ezin bereziz. (Buruchkak, Etchepare, J.)
  • Hantxet zortzi egunez eritua egon ere zen, medikuak zer nahi ikusi baitzuen hura ezin sendatuz. (Supazter xokoan, Barbier)

Kontzesiozko perpausetan

  • […]esperantzarekin zernahi eskasia, huts, eta falta ene aldetik izan dadin, hek guztiak haukien karitate handiak estaliko tuela.[…] (Escuararen hatsapenac, Etcheberri (Sarakoa))
  • Gauzak […] eta direlako gauzen irudi-gogoetak dira adierazle horiek gogorazten dizkigutenak: zernahi diren, oroimen-irudimenetan ditugu. (Idazlan guztiak, Mitxelena, K.)

ere-rekin

edozer

XIX. mendetik aurrera Hegoaldeko testuetan ageri da. Iparraldean Monho, S., Etchepare, J. eta Lafitte, P.k ere erabiltzen zuten, “zerbait” adierarekin. Gaurko euskara idatziaren maiztasun-hiztegian Hegoaldeko 48 adibide daude eta “edozer gauza” egituran erabiltzen da asko.

Egitura hauetan ohikoa da:

"edozer gauza"

Izenordain huts gisa, “edozer gauza” adierarekin.

  • Ez aldogu alkar ezagututen? Egia ziñoan: ondo ezagututen euen biak alkar, ume umetatik ziran maite, ta bata besteagaitik edozer egingo eukien. (Kresala, Aguirre, D.)

"zerbait"

  • Hire plazer gozoetan Bihotzerat Heldu ohi zauk bet-betan Edo-zer trublatzerat. (Olerkiak, Monho, S.)

Ezezkako perpausetan, "ezer"

Bizkaieraz eta gipuzkeraz "erozer"

  • Oraiñ, Jauna, egundaño baño geyago lotsatzen naiz, haiñ kemen-gabea ta txaldana nere biotza ikusteaz, bada erozer zomorro-antzekin bildur da bereala. (Liburutxoa, Arana, J. I.)

Izenlagun gisa

Sustantiboaren ondotik

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "edozer, zernahi", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3