Erabiltzaile Tresnak


morf:5:4:2:2:5

nor (ere), zer (ere)

Nor (ere), Zer (ere) izenordainak Ekialdean erabiltzen dira:

  • Nork ere utziko baitu enegatik […] etxerik, anaiarik, arrebarik, aitarik edo amarik, errezibituko duela […] ehun gehiago. (Guero, "Axular") (= Horrek enegatik aita edo ama uzten duenak)
  • Zer ere esan zuen, nik ez nion sinetsi.

Nor ere egitura hauetan erabiltzen da:

  • Aurrekaririk gabeko erlatibozko perpausetan:
    • Nork ere salhatuko baitu, hari ez zaio barkhatua izanen,[…]. Othoitz egin dezagun, nor ere penetan baita eta harentzat“. ( Grammaire basque., Lafitte, P.)
    • Nork ere bere burua punktu hunetarik idoki nahi bailuke, hark kristinoén konpainiá renunziatzen luke. (Othoitza Ecclesiasticoen forma, Leiçarraga)
    • Nori ere gogoratu baitzaio eskuararen alderako atxikimendu-seinale hori […], eskerrak hari! (Beribilez, Etchepare, J.)
    • Mundakara norekin ere etorri zen, Lucia Reginak kontaturiko hori… (Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Jimenez, E.)
  • Aurrekariarekin:
    • Beste ardiak, erlijiosoari eman zizkion, nork ere, ziren guztiak apurtu eta putzura bota zituen. (Maietzeko illa , Arrue, G.)
  • bait-ekin:
    • Nor ere baita ez da sarthuko, quel qu'il soit, il n'etrera pas” (Diccionario manuscrito vasco-francés,, Duvoisin) (= berdin da nor den, ez da sartuko)
    • Milesker, arima onak, nor ere baitzaizte! ( Légendes du Pays Basque, Barbier)
    • Zuek altaratzen zaituztenak ekharriko du horren pena, nor ere baida hura. (Jesu Kristoren ebanjelio saindua, Haraneder, J.)
    • Kuku zaharra hola galdu nuen, nor ere baitzen! (Bihotzeko mina, Dirassar)

Zer ere

Iparraldeko tradiziozko testuetan ageri da izenordain hau ere. Gehienetan bait- aurrizkia behar du laguntzaileak baina batzuetan -n ere hartzen du, Pouvreauren eta Miranderen testuetan, esaterako:

  • Neu, zer ere zaitan jinen, / zintzotzera hek bezala / Ortzik utzi ez nazala. (Poemak, Mirande)
  • Debozionea dagotela jende-thaillu guziei, zer ere ofizio eta estatu duten. (Philotea, Pouvreau, S.)

Ingurune hauetan erabiltzen da nagusiki:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "nor (ere), zer (ere)", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3