Erabiltzaile Tresnak


morf:5:4:2:2:6

inor / nehor, ezer (deus, batere)

Inor/nehor eta ezer (deus, batere) ere izenordain mugagabeak dira, ez dira zerbait eta norbait erabiltzen diren inguruneetan erabiltzen. Oro har, izen sintagma absolutiboaren eta partitiboaren artean dagoen aldea dago norbait eta inor, eta zerbait eta ezer izenordainen artean. Horrenbestez, inor eta ezer partitiboa erabil daitekeen testuinguru beretan erabiltzen dira:

  • ezezkako perpausetan
  • bai / ez erako galderetan
  • baldintzazkoetan
  • ezezko balioa duten zenbait elementurekin doazenean: gabe, nekez…

Oro har esan genezake, ezeztapen balioa duen elementuren bat perpausean agertzen denean erabiltzen direla inor eta ezer:

  • Adibide klasikoak:
  • Gaurko adibideak:
    • Polizia ustel baten patrikan sartu nahi izan zuen eskua Natxok, eta tonto-tontoan atxilotu zuten ezertan hasi aurretik. (Behi eroak, Patxi Iturritegi)
    • Beste inok baño geiago. (Cristinau Doctrinea bere esplicacino laburragaz […] Busturico Vicariaco Abade Jaunen encarguz.)
    • Ez adiskideari, ez beste inori. (Platon'eneko atarian, Zaitegi, J.)
    • Baina inork ezer baldin bazekien, ba al zeukan inori esaterik zekien hura? (Farorantz, Virginia Woolf / Anton Garikano)

-txo, txikigarria

Izenordain hauetako batzuek –txo atzizkia hartzen dute txikigarritasuna adierazteko: ezertxo, inortxo, zertxobait (zerbaitto)…

  • Ez dut inortxo ere ikusi nahi-eta. (Hona hemen gu biok, Dorothy Parker / Mirentxu Larrañaga)
  • Gaur errian izan naiz eta berandu xamar etxeratu naiz; baina etxera arteko bide ta zugazpetan eztet inortxo ere ikusi. (Gau-ostatua, eta beste, Iruretagoiena, J.)
  • […]eta denbora guztian bakarrik ibiltzen ikusi dut, inortxorekin elkartu gabe. (Jeans-ak hozkailuan, Patxi Zubizarreta)
  • Ezertxok ere ezin du atsoa salbatu. (Axenario, Jules Renard / Itziar Otegi)
  • […]hura ez zuen ezertxok ere esnatuko. (Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz)
  • Hobe hukek zertxobait gosalduko bahu. (Euliak ez dira argazkietan azaltzen, Joxemari Iturralde)
  • Orain ikasgaiez eta eskolaz zertxobait esan nahi nuke, ikaskideetatik hasita. (Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta)

Adibideetan ikusten denez, -txo atzizki txikigarria erabiltzen denean ia beti ere partikula agertzen da, izenordainari enfasia emateko:

  • Iñortxok ere ez laguntzen ta azken-arnasak ematen ikusi zun Semea. (Olerkiak, Loramendi)
  • Ez zuten aste guztian ezertxo ere jakiten kontu berririk. (Nere Mundualdia, Ayerbe, B.)
  • Beste zertxobait ere
    badaukat goguan
    nik ere egon nahi nuke
    hiltzeko orduan
    “hortan” ari naizela
    lagunan onduan. (Hogeita bina, Egaña, A.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "inor / nehor, ezer (deus, batere)", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3