Erabiltzaile Tresnak


morf:5:4:2:2:6:0

inor

Euskalki eta garai guztietan erabili da inor izenordain zehaztugabea eta tradizioan aldaera asko izan ditu inor izenordainak: inor, nehor, nihor, ehor, ihor, nihur, inhur, igor, nigor…

kakotxa
kakotxa
Itziarren semea hori duk mutila!
iñor salatu baino nahiago du hila
harro egon liteke Maji neskatila,
espetxetik jali ta joanen zaio bila! ( Itziarren semea, Pantxoa eta Peio)

Ezezko nahiz baiezko perpausetan erabiltzen da, baina esanahi ezberdina du batean eta bestean:

"inor", noiz eta nola

Oro har, testuinguru hauetan erabiltzen da inor:

  • Serie baten amaieran:
  • Errepikatuta, indarra emateko:
  • Zerbait esleitzen zaion pertsona:
    • Hori ezta nehor gu horrela mintzatzeko. (Diccionario vasco-español-francés, Azkue, R. M.)
    • Ikastolara doazen ume guztiek ikasi beharko dute folio bat niri buruz, baina gero, kalean, ez zara inor. (Zortzi unibertso, zortzi idazle, Urkiza, A.)
    • Madrilgo merkatura ateratzen bazara letretako heroi bihurtzen zara komunikabideentzat, orduan zara norbait Galizia, bestela ez zara inor. («Madrilgo merkatura ateratzean bihurtzen zara norbait Galizian», Ainara Gorostitzu, Berria).
  • Ezezkotasuna adierazteko:
  • Baiezko testuinguruetan:
    • Zer ete daukazu geijago? Bizi zara iñoren gatxaz, iñori miñ emonaz, iñori odola ateriaz. (Peru Abarca, Moguel, J. A.)
    • […]Txomiñek eta emazteak maitte eben, baña iñoren etxean bizi zan; urteak aurrera joazan, da bere aurrerantzerako bizitzea billatu bear eban. (Josecho, Echeita)
    • Inoren hizkuntza, gainera, geurea baino begi hotzagoz ikus dezakegu. (Idazlan guztiak, Mitxelena, K.)
  • Esanahi inpertsonala daukala:
    • Etxeak su duenean nihor urketan abiatzen da. (Diccionario manuscrito vasco-francés, Duvoisin)
  • Sintagma batek lagunduta, aurretik eta atzetik, partitiboan:
    • Nehor bada munduan hain iustorik, non barkamendu eskatze haur egin behar eztuen? (Katexismea, Leiçarraga)
    • Maittagarriagorik iñor ezin izan dalako. (Kristau ikasbidearen azalpena, Intza, D.)
    • […]askatasun oso bat bear zuen iñor jakille gabe, iñor so egille gabe. (Haur besoetakoa, Mirande)Gure Herria
    • […]bada toki orretan ezeukan iñor ezagunik eta ezezagunak beti dira urriñekoak. (Kresala, Aguirre, D.).
  • Perpaus batek lagunduta (partitibo markarekin batzuetan):
  • Ablatiboan, beste (besterik) edo -ko izenlagun baten ondoren:
  • Besterik edo beste aurretik (inoren kasu edo postposizio marka bera hartzen du zenbaitetan):
  • Gehiagok lagunduta (baiezko eta ezezkoetan), kasi(k) adberbioaren ondotik edo lehen pertsonaren erreferentzia (pl edo sing) egiten duela:
  • Erakusleekin:
    • Iñorori geutarra edo ingurukoa bada, orduan mingañak gauza bigunak esaten ditu, arpegiak illun samar ipinten dira, begiak malkoren bat bota oidabie ta zerbait egin daroagu geutarren alde. (Kresala, Aguirre, D.)
  • ere partikularekin, enfasi handiagoa emateko (ezer ere erabiltzen da horrela):
    • Hori inork ere ez daki.
    • Ezer ere ez dut entzun.
    • Ezta ihur ere ageri. ( Gure Herria, 1931)
    • Iñorekin ere ezin zenzazke griña oiek pekaturik gabe ase. (Gaztetxo. Bizitzako udaberrian, Atxaga, M.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "inor", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3