Erabiltzaile Tresnak


morf:5:4:2:2:8

nor bere, zein bere

Nor bere1 esapidea bi atalez dago osatuta: nor batetik eta bere bihurkaria bestetik, eta bakoitza esan nahi du.Jean Etxepare Bidegorri

nor bere = nor + bere norbera = nor + bera, norberaren / norbere

Arestian esan dugunez, bihurkariek aurrekari bat behar dute:

  • Ainhoa bere etxean bizi da.

Adibide horretan, bereren erreferentzia zein den jakiteko, subjektuari, Ainhoari, begiratu behar zaio. Hau da, bere esatea Ainhoaren esatearen parekoa da hor. Nor bere esapidearen kasuan, bere-ren aurrekaria nor da baina nor ez da jadanik galdetzailea, norbait edo bakoitza-ren zentzukidea den izenordain mugagabea baizik. Bi adibide hauek, esaterako, paraleloak dira, baina batean bere-ren aurrekaria nor da eta bestean Nerea:

  • Nor bere etxera joan dadila orain!
  • Nerea bere etxera joan dadila orain!

Formari dagokionez, nor bere bereiz idazten den arren, osagai bakarra da, ezin bereizizkoa, Nerea eta bere, ordea, bi osagai dira, bereiz eman daitezkeenak.

  • Nerea bere etxera joan zen (= bere etxera joan zen Nerea)
  • nor bere etxera joan zen (*bere etxera joan zer nor)

Bernat Etxepare

Berdin adibide hauetan ere, nori/nork/nor ere esapideak osagai bakarra dira:

Ricardo Etxepare Nor aditz-jokoan eragina duten izen sintagmei dagozkien kasuetan bakarrik joan daiteke: ergatiboan, absolutuan edo datiboan. Horregatik, honelakoak ez dira zuzenak:

  • *norekin bere lagunak joango dira.

Bere erreflexiboak bezala jokatzen du nor berek.

Esan dugu nor bere esapidearen ordez bakoitza jar daitekeela, baina batzuetan hiztunek sortzen dituzten egiturak ez dira erabat zuzenak:

  • Bakoitza bere etxera joan dadila!
  • Bakoitzari berea eman behar zaio
  • ? Bakoitzak nor bere opinioa du.
  • ? Norberak bere etxean nahi duena egin dezake.

zein bere

Nor eta zein dauden bezala, nor bereren parean zein bere ere badago, [-pertsona] tasunarekin erabiltzeko:

  • Gaurko adibideak:Koro Navarro
    • Berdin bilatzen gaituzte gorrotoak eta maitasunak; zein bere moduan, biek gaituzte zapaltzen. (Agirre zaharraren kartzelaldi berriak, Izagirre, K.)
    • Leiho horretatik ikusten den oro hil egiten dun zein bere orduan, haritz sendoenak ere ihartu egiten ditun zein bere aldian (A. Lertxundi)
    • Desagertuak ziren adiskide guztiak, zein bere atseginaren bila. (Artistakume baten erretratua, Dylan Thomas / :egile:navarro_k|Navarro, k.]])
  • Adibide klasikoak:

Gaian sakonduz

1 Norbera/norberaren eta norbere ez dira nahasi behar nor bere egiturarekin

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "nor bere, zein bere", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3