Erabiltzaile Tresnak


morf:5:4:2:2:9

batbedera

Batbedera izenordainak “bakoitza” esan nahi du eta inpertsonala (batbederak pentsa beza) edo determinatzailea (eliza bat bederak zergatik du…?) izan daiteke baina gehienetan izenordaina da:

Ekialdean ez dute norbera asko erabiltzen, haren ordez, batbedera gehiago dokumentatzen da testuetan XVI. mendetik aurrera. XIX. mendearen erdialdetik gutxiago erabiltzen da, eta are gutxiago XX. mendean baina autore moderno batzuek (Villasante, Zaitegi, J.…) berreskuratu dute:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "batbedera", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3