Erabiltzaile Tresnak


morf:5:4:4

Bihurkariak eta elkarkariak

Alboko hizkuntzetan erreflexibo1 esaten zaienak dira bihurkariak eta elkarkariak, eta euskaraz izenordain indartuen forma genitiboa (neure, heure, bere, geure, zeure, zeuen, beren/euren) + burua formula erabiliz osatzen dira):

neure, heure, bere, geure, zeure, zeuen, beren/euren + burua

Perpaus batean bi izen sintagmak erreferentzia bera dutenean, hau da, izaki bera aipatzen dutenean, sintagmak erreferentziakideak direla esaten dugu, eta halakoetan, bigarren izen sintagmak izenordain bihurkarien forma hartzen du. Ez ditugu bi izen sintagmak errepikatzen, eta bigarrena agertu behar lukeeen tokian izenordain bihurkariak erabiltzen ditugu:

  • neure (edo heure, bere…) burua
  • Itziarrek ez du ongi ezagutzen bere burua

Elkar hartu, eta eskutik joango gara, elkarrekin

Halako egiturak bihurkariak direla esaten dugu.

Gauza bera gertatzen da beste egitura hauetan ere:

  • Jonek eta Itziarrek elkar maite dute

Halakoak egitura elkarkariak dira. Izenordainok erabiltzen ditugunean, elkarrekikotasuna adierazten dute: Ak Bren egintza jasaten du eta Bk Arena. Horrenbestez, gutxienez bi elementu behar dira egitura elkarkaria osatzeko:

  • Kalean topo egin eta elkar agurtu genuen. (= Hark ni agurtu eta nik hura agurtu.)
1 Pronombre personal cuyo antecedente es generalmente el sujeto, tácito o expreso, de la oración en que aparece. Pueden ser átonos: María se peinaba; o tónicos: La atraje hacia mí con suavidad; Tu hermana solo piensa en sí misma. A veces el antecedente no es el sujeto de la oración, pero sí el de una paráfrasis implícita en la secuencia en que aparece el reflexivo: Siempre te ayuda la confianza en ti mismo [= la confianza que tú tienes en ti mismo]. RAE, Real Academia Española

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Bihurkariak eta elkarkariak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3