Sarrerakoan esan bezala, hortaz, Aitorrek Aitor ezagutzen duela esan nahi badugu, bihurkaria erabiltzen dugu:
Beste hauek ere molde horretakoak dira, bihurkariak, alegia:
Adibideetan ikusten denez, aditz komunztadura hirugarren pertsonan egiten dute beti bihurkariek:
Hala ere, x-en burua egitura beti ez da bihurkaria:
Perpaus horietan, esaterako, x-en burua egitura ez da bihurkaria, sintagma arrunta da.
Aztergai daukagun egitura osatzeko, x-en burua, izenlagun bati burua sintagma gehitzen diogu. Izenlagun hori arrunta (nire) edo bihurkaria (neure) izan liteke:
Aldaera indartu horiei esaten diegu bihurkari.
Bestalde, aurrekaria plurala baldin bada, edo erreferentzia aniztuna baldin badu, orduan ere burua singularrean joan ohi da, gehienetan:
Hala ere, buru sintagma pluralean duten adibideak ere badaude:
Adibideetan ikusten denez, bihurkariaren aurrekariak (erreferentziak) bihurkaria biltzen duen perpaus berean agertu behar du:
Adibide horretan, esaterako, bere burua sintagma bihurkariaren aurrekaria Edu eta Amaia sintagma da, perpaus txertatuan dagoena, eta ez Javi eta Iñaki sintagma.
Adjektiboa ere hartzen du batzuetan sintagma bihurkariak:
Bide batez, ohartu, neure buru sintagma ergatiboan doala hor.
Bihurkariak indartsuak (neure/bere… buruaren) eta ahulak (neure/bere, besterik gabe) izan daitezke forma genitiboan agertzen direnean:
De Rijkek zioenez, nolabaiteko justifikazio semantikoa behar da bihurkari indartsu hori erabiltzeko (de Rijk, Rudolf 2008: 366). Bihurkari indartsuak honelako egituretan erabiltzen dira: neure buruaren jabe, bere buruaren hondamena, zeure buruaren ardura, eta abar. Justifikazio semantikorik ez dagoenean ahula baino ezin da erabili: hau du bere herria. Bi hauek bereizi egiten ditu De Rijkek:
Hala ere, bereizketa hori ez da hain argia. Leku postposizioetan, benetan lekuarekin zerikusik ez dutenean ere erabiltzen dira bihurkari indartsuak:
Aurrekaria goragoko tokian dago perpausean, subjektuaren lekuan gehienetan, agerian (Jonek gezurra esan dio bere buruari) edo sakonean (Joni ikusi dut [Joni bere buruarekin solasean]). Horren arabera, X-en buruak ergatiboan ez luke izango lekurik, ergatiboa delako perpaus egituran maila gorenean dagoen sintagma, eta ez lukeelako izango erreferentziarik “gorago” aurkitzeko. Baina ergatiboan ere badaude egitura bihurkariak:
Tradiziozko testuetan ez dago horrelako adibiderik baina perpaus horiek zuzenak dira, eta egungo idazleek ere erabiltzen dituzte:
De Rijkek dio hori emozio aditzekin gertatzen dela, subjektua esperimentatzailea denean, subjektuak “emozio bat esperimentatzen” duenean: kezkatu, zoratu,… Baina beti ez da horrela: erantzun, egin eta abar ere ageri dira. Berak ere aipatzen du halakoa ez den aditzen bat:
Hala ere, horrelako kasuetan X-en buruak beste nonbait aurkitu behar du erreferentzia hori, egituran “apalago” baldin bada ere (neure buruaki erantzun zidan nirii).
Baina aditz gehienekin ezin da halakorik sortu:
Zalantzazko perpausak ere sortzen dira batzuetan, balekoak hiztun batzuentzat baina ez denentzat:
lanaren aipamena nola egin...