Erabiltzaile Tresnak


morf:5:4:5

Harreman deiktikoak

Mundu errealaren eta testuko adierazpenaren arteko erlazioa da deixia, komunikazio-egoerako elementuei (igorlea, hartzailea, unea, tokia) erreferentzia egiteko modua. Erreferentzia hori egiteko erabiltzen diren hizkuntza-unitateak deiktikoak dira. Deiktiko batek erreferente ezberdina izan dezake komunikazio-egoera bakoitzean, eta testuinguruak finkatzen du deiktiko horren zentzua.

  • Nire etxea hondartzatik bost minutura dago.
  • Nire etxea hemendik bost minutura dago.
  • Egunkariak jasotakoaren arabera, bihar greba egingo dute Gasteizko Celsa Atlantic enpresan.
  • Honek jasotakoaren arabera, bihar greba egingo dute Celsa Atlantic enpresan.

Adibide horietan, hemendik eta honek deiktikoak dira. Lehenengoak hondartza ordezkatzen du; bigarrengoak, berriz, egunkaria. Testuinguruaren arabera argitzen da deiktikoen zentzua.

Deiktikoak dira, besteak beste, aditzondoak, izenordainak eta aditzeko pertsona- eta denbora-morfemak.

Deiktiko motak:

  • Pertsona-deixiak: solaskideak seinalatzeko: pertsona-izenordainak, erakusleak eta aditzeko pertsona-morfemak.
Solaskideak (testutik kanpoko elementuak) Deiktikoak (testuko elementuak)
Izenordainak Erakusleak Pertsona-morfemak
Igorlea ni, gu, nire, gure nabil, daukagu
Hartzailea hi, zu, zuek, hiri… habil, daukazu, zatorrek, zakin
3. pertsona hura, haiek dabil, dakarte
  • Toki-deixiak: adierazpeneko tokia seinalatzeko erabiltzen dira.
    • Erakusleak: etxe horretan, taberna horretara
    • Toki aditzondoak: hor, hemen, han
    • Adizlagunak: atzean, aurrean, azpian, gainean…
  • Denbora-deixiak: adierazpeneko unea seinalatzeko erabiltzen dira.
    • Aditz-denbora: nabil, nenbilen
    • Denbora-aditzondoak: atzo, bihar, gaur…
    • Erakusleak: une hartan, goiz honetan
    • Hitz bereziak: ohi (apaiz ohia…)

Gaian sakonduz

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Harreman deiktikoak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3