Erabiltzaile Tresnak


morf:5:4:7

Izenordain isilak

Lehen ere esan dugu berak hainbat funtzio izan ditzakeela, nolakoa den testuingurua:

  • Hirugarren pertsonako izenordaina: bera etorriko da
  • Determinatzailea: andre bera etorriko da

Baina izena isiltzearen ondorio ere izan liteke lehenengo adibide hori:

  • (andre) bera etorriko da

Izen sintagma hainbat elementuk osatzen dute baina ardatza beti da izena. Gainera, izen hori berezia ez bada (izen berezia edo izenordaina: norbait, ni, zuek…), sintagma behar bezala osatzeko, izenaz gain beste elementu batzuk ere behar dira. Hala ere, izen sintagmaren ardatza izena bada ere, askotan izen hori ezabatu egiten da, ezaguna delako, jakintzat ematen delako, lehenago aipatu delako edo hitz egiteko momentuan seinalatu egiten dugulako. Hori horrela, egitura hauek sortzen dira:

  • auto txuria → Ø txuria
  • soineko hori → Ø hori
  • zenbait liburu → zenbait Ø
  • edozein lore → edozein Ø

Harvard unibertsitateko liburutegia AEBetako handiena da, 15 milioi liburu daude han Oso fenomeno ohikoa da hori euskaraz, baina ez dago argi kasu horietan izenordaina den edo besterik gabe izena ezabatu den. Bi hau, zenbait, edozein daudela ere pentsa daiteke, bata izenordaina eta bestea determinatzailea. Hala pentsa liteke, -a mugatzailearekin izan ezik gainerako determinatzaile guztiekin. Baina pentsa liteke halaber ez direla bi hau, bakarra dela, batzuetan izenarekin ageri dena, eta bakarrik bestetan izena ezabatuta. Kasu horretan, beti izango litzateke determinatzailea. Analisi hori jasotzen da EGLUn. Egia esan, arrazoi asko daude bide bat nahiz bestea aukeratzeko.

EGLUn jasotzen den ereduari jarraituz, bi bera daudela aipatuko dugu, determinatzailea bat eta izenordaina bestea. Gainera, zenbait testuingurutan ezinezkoa da izena ezabatzea:

  • etxe berean bizi gara
  • *berean bizi gara

Bera bi kategoriatan sailkatzea ez da, gainera, salbuespena. Hitz asko sailkatzen ditugu kategoria batean baino gehiagotan: beste, hurbil… Edozein bera ere izenordain zehaztugabea da, baina determinatzailea ere izan liteke:

  • edozeinek egin lezake lan hori → izenordaina
  • edozein pertsonak egin lezake lan hori → determinatzailea

Jesu Kristoren Ebanjelio saindua Izena ezabatzen dela onartzen badugu, kontuan hartu behar da ezabatzea posible dela hiztunek azpian dagoen izena ulertzen dutelako, agerian azaldu ez arren. Adibidez, Zein kamiseta nahi duzu? galdetuko dugu testuinguruak ez badu aldez aurretik erakusten kamisetez ari garela. Adibidez, soilik kamisetak salgai dauden mahai baten aurrean baldin bagaude eta kamisetak eskuaz seinalatzen baditugu, ez daukagu zein kamiseta? esan beharrik, aski izango litzateke zein? esatea. Baina saltoki handi batean baldin bagaude, eta inguruan kamisetak, prakak eta bestelako jantziak baldin badauzkagu, orduan bai, orduan kamiseta izena esan beharko dugu, entzuleak uler dezan zertaz ari garen. Eta badakigunez kamisetez ari garela, zein kamiseta nahi duzu? galderaren erantzun normalena kamiseta aipatzen ez duena izango litzateke, hau da, hauetakoren bat: gorria, gorri hau, hango gorri hura, hura… Izena ez beste elementuak gelditzen dira beraz, erantzunean. Horrenbestez, sintagma bat izen batek eta erakusle batek osatzen badute (kamiseta hori), izena ezabatu ostean erakuslea geldituko da, baina horrek ez du esan nahi erakusle hori izenordaina denik. Kasu horretan izena ezabatzearen ondorioz baino ez litzateke izango erakusle hori izenordain.

Gauza bera gertatzen da determinatzaile guztiekin, mugatzailearekin izan ezik:

  • Hau iritsi zitzaion
  • Maitek berandu zela esan zuen
  • Horrek ez du inolako zentzurik (= baieztapen horrek)

Bakoitza ere, berez, determinatzaileen sailekoa dela dirudi, nahiz eta mugatzailedun forma izan. Baina batzuetan izenordain gisa ere agertzen da. Ekialdean batbedera dute bakoitzaren balioke, baina hura izenordaina da beti eta singularrean doa beti:

  • Batbederak esan zuen = bakoitzak esan zuen
  • Batbederak daki = norberak daki
  • DOKTRINA KRISTIANA Munduian den gizon orok behar luke pensatu Jangoikoak nola duien batbedera formatu, bere irudi propiara gure arima kreatu, memoriaz, borondatez, endelguiaz goarnitu. (Linguae Vascomun Primitiae, Etxepare)
  • Itsasoak bihurtu zituen haren uretan hill izan zirenak; herioak eta ifernuak bihurtu zituzten halaber zituzten hillak, eta batbedera jujeatua izan zen bere egitateen arauera. (Jesu Kristoren ebanjelio saindua, Haraneder, J.)

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Izenordain isilak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3