Partitiboa kasutzat hartu izan da euskal gramatiketan, absolutiboaren aldaera gisa. Deklinabide zerrendak egiten zirenean beti ageri zen han nonbait absolutiboarekin edo ergatiboarekin batera. Baina ez du deusik ere ikusteko kasuarekin, partitibo marka hori mugatzailea baita kasu askotan: etxerik, mendirik, kalerik, umerik, eta abar (beste batzuetan, noski, adberbioa). Horregatik mugatzaileen sailean aurkituko duzu.
Erreferentziak
Goenaga, Patxi. 2009. Euskal Gramatika: egiturak eta osagaiak. eskuizkribua, UPV/EHU.
Rijk, Rudolf P.G. de. 1972. “Partitive assignment in Basque.” ASJU VI. 130-172.[Berrargitaraturik: 1998. De lingua vasconum: Selected writtings. Bilbo eta Donostia: UPV/EHU eta Gipuzkoako Foru Aldundia. 151-182]
Trask, R.L. 2003. “The noun phrase: nouns, determiners and modifiers; pronouns and names”. In J.A. Hualde & J. Ortiz de Urbina (eds.) A grammar of Basque. Berlin / New York: Mouton de Gruyter. 113-170.